Irati Jimenez & Petti “Rock & Nora” Liburu aurkezpen musikatua.
Irati Jimenez + Petti
Nora ez dakizun hori (elkar) / Nora (Ttarttalo)
Ikusentzunezko saioa.
Elementu mitologikoak ugari, likantropoak eta banpiroak, baita aingeruak ala ametsetan alfonbra hegalarian ibiltzen ikasi duten pertsonaiak ere… Irati Jimenez-en Nora ez dakizun hori (euskaraz) ala Nora (gazteleraz) narrazio liburuak oinarri hartuta, ikusentzunezko saio berezia eskainiko dute elkar liburu-dendan Irati Jimenez egileak berak eta Petti musikari nafarrak.
Liburu-dendako txokoa irudiz eta atrezzoz dotoretuta, eta Pettiren gitarra doinu eta ahots ederraz lagunduta, Irati Jimenezen narrazioak egilearen ahotik gozatu ahal izateko zita ederra.
Kontakizunak euskaraz zein gazteleraz entzun ahal izango dira.
Sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Olatz Zugasti “Ur goiena, ur barrena”
- “De Alaska a Patagonia en elefante.” Charla proyección de viaje y firma de libros. →






