Izaki Gardenak Prentsaurrekoa
Izaki Gardenak taldeak azaroaren 27an Victoria Eugenia Clubean eskainiko duen kontzertuaren prentsaurrekoa.
Jon Basagurenen kantak, zerbaitengatik, esanahi eta indar berezi bat dutela ohartu gara aspalditik. Konposizioen kalitateaz gain, taldean lortzen duten interpretazio mailak ere harritu egin gaitu hasiera-hasieratik. Taldearen bigarren disko luzea dugu honakoa, Aurri gara izeneko hau. Hats eta indarrez beteriko kantuak ditugu, nortasun berezkoak, ameslariak eta telurikoak era berean, urratzaileak eta samurrak batera, bizirik diren ametsen tankerakoak.






