JOLAS HEZITZAILE TAILERRA: Beleduc
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
España
Hainbat herrialdetako jolas hezitzaileak aurki ditzakezu elkar liburu-dendetan: Haba, Djeco, Beleduc, Hape, Asmodee, BlueOrange, SmartGame, Ravensburguer, 4M, Alex Toys, etab. Udazken honetan, haur eta gurasoei zuzendutako tailerretan, jolas hauetako batzuk ezagutzen ari gara hilean behin antolatzen ditugun tailerretan.
Gasteizen egingo dugun bigarren tailer honetan Beleduc etxe alemaniarreko jolasak ezagutuko ditugu. 4 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako jolasak dira: Imita imitazio jolasa, Candy gozo edo Speed Cups (Halli Galli) azkartasun jokoak, Heavy Hippos berria, haurrek pixuak ikasteko balio duena, Happy Farm eta Travelino kids mahai joko oso dibertigarriak! Edo Logykit bakarkako logika jokoa eta puzzle hezitzaile oso politak.
(Tailerraren kudeaketa errazteko, etorriko diren haurren adina jakin nahiko genuke. Tailerrera etortzekoak bazarete, idatzi mesedez lmendizabal@elkar.eus helbidera eta jarri zein hiritan parte hartuko duzuen eta haurraren edo haurren adina.)
Erlazionatutako Albisteak
- ← Igelaren Banda “Debalde festa” Prentsaurrekoa
- Goizalde Landabaso “Babeserako kopia” Prentsaurrekoa →