JOLAS HEZITZAILE TAILERRA: Haba

JOLAS  HEZITZAILE  TAILERRA:  Haba
Click to view map
Noiz:
iraila 19, 2015 @ 12:00 pm – 1:00 pm
2015-09-19T12:00:00+02:00
2015-09-19T13:00:00+02:00
Non:
elkar aretoa Donostia
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

Udazken honetan elkar liburu-dendan eskura ditugun jolas hezitzaileak ezagutarazi nahi dizkizugu. Eta zein da horretarako modurik onena? Jolastuz ikastea! 

elkar aretoetan, hilean behin, jolas hezitzaileen etxe bat ezagutuko dugu haur eta gurasoei (guztiei!) zuzendutako tailerren bidez. Haurrarekin jolas dezazun nahi dugu, guztion artean goiz eder bat pasa nahi dugu. 

 

Donostian egingo dugun lehen tailer honetan Haba etxe alemaniarreko jolas hezitzaileak ezagutuko ditugu. 3 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako jolasak dira: Mi primer frutal, Salta, salta poni mío eta Bellaflor, txikienentzako pentsatutako mahai jolas politak, Pantomimia mimika jokoa, La tarta de los monstruos azkartasun jolasa, Danza del huevo dibertigarria!, ¿Quien soy? hizkuntza lantzeko jokoa, Super Rino motrizitatea lantzeko, El Rey embustero berria edo txikienentzako puzzle ederrak. 

 

(Tailerraren kudeaketa errazteko, etorriko diren haurren adina jakin nahiko genuke. Tailerrera etortzekoak bazarete, idatzi mesedez lmendizabal@elkar.eus helbidera eta jarri zein hiritan parte hartuko duzuen eta haurraren edo haurren adina.)

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina