Jose Inazio Basterretxea “Begoñaren itzalpean” Prentsaurrekoa

Jose  Inazio  Basterretxea  “Begoñaren  itzalpean”  Prentsaurrekoa
Click to view map
Noiz:
azaroa 16, 2016 @ 11:00 am – 11:30 am
2016-11-16T11:00:00+01:00
2016-11-16T11:30:00+01:00
Non:
Donostiako elkar aretoa
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco epelegiav zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak, gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri-sortari jarraipena emanez. Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela-eta. Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondo du egileak, noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta bizitzarekiko maitasun-taupadak transmitituz.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina