Katxiporreta + AEK ‘TIPI-TAPA, KORRIKA!’ Prentsaurrekoa
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
España
Porrotx eta AEK-koak prentsaurrekoa eskainiko dute Gasteizko elkar aretoan euren iksukizun eta DVD berria TIPI-TAPA, KORRIKA! aurkezteko.
Azaroak 29an Gasteizko San Prudencio kaleko elkar aretoan.
Disko-liburu bikoitzaren Informazioa:
CD batek TIPI-TAPA, KORRIKA! du izena. Datorren udaberrian abiatuko den KORRIKA 20garrena izango da. Zenbaki borobila da hau, kantari eta dantzan ospatzeko modukoa. Hori da pailazoen aurtengo diskoaren eta ikuskizunaren oinarria.
Aurrerapen gisa Tipi-Tapa, korrika! kantua duzue entzungai.
https://www.youtube.com/watch?v=5o3KleRJPMU
Hitzak: Uxue Alberdi. Musika: Xabier Zabala. Ahotsak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
HAIZEAREN HERRIRA
Bestalde, Manolo Urbietaren hainbat abesti, zahar eta berriak, moldatu eta grabatu dituzte pailazoek HAIZEAREN HERRIRA diskoan.
Letra eta doinu fresko, goxo eta jostalariak. Izenburu bereko kantua da honen adibide argia.
https://www.youtube.com/watch?v=X9lFwsVtsIE
Hitzak eta musika: Manolo Urbieta. Musika-moldaera: Xabier Zabala. Ahotsak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
HIRIBURUETAKO EMANALDIAK:
- Azaroak 30 Iruña (Baluarte)
- Abenduak 4 Donibane-Loitzun (Tenis gela)
- Abenduak 6 Gazteiz (Buesa Arena)
- Abenduak 29 Bilbo (Euskalduna)
- Urtarrilak 3 Donostia (Kursaal)
- Agenda osoa: http://www.katxiporreta.eus/agenda/index.php