Maialen Moreno ‘Herri kontakizunak Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan’ Prentsaurrekoa.

Maialen  Moreno  ‘Herri  kontakizunak  Lapurdin,  Baxe  Nafarroan  eta  Zuberoan’  Prentsaurrekoa.
Click to view map
Noiz:
apirila 9, 2018 @ 10:30 am – 11:30 am
2018-04-09T10:30:00+02:00
2018-04-09T11:30:00+02:00
Non:
elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
Espainia

Maialen Moreno Zubeldiak UPV/EHUk argitaratutako ‘Herri kontakizunak Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan’ ikerketa liburua aurkeztuko du prentsaurrean. 

Bertan izango dira: 

Jon Kortazar (EHUtik, argitaratzailea) 

Xarles Videgain (Baionako UPPA unibertsitatetik, hitzaurrearen egilea) 

Maialen Moreno Zubeldia (liburuaren egilea). 

 

 

Liburu honen oinarria Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan euskaraz egindako ahozko literaturako kontakizunen bilketa lana da. Kontakizun horiek aztertu eta sailkatzean, zati handi bat irri ixtorioek osatzen zutela konturatuta, irri ixtorio horien ezaugarrietan sakondu da: egitura, gaiak, beste hizkuntza batzuetan horiei buruz egindako azterketak… Irri ixtorioez gain, leiendak, ipuin miresgarriak, txisteak… ere jaso dira.

Ahozko literaturako beste genero batzuen aldean, irri ixtorioak gutxiago aztertu dira. Era berean, orain arteko biltzaileek, ez dute, sexu gaiko kontakizun askorik jaso. Horietako zenbait ixtorio tradiziozkoak direla frogatu nahi izan da. Badira XVI.-XVII. mendeetan ezagunak ziren irri ixtorioak ere. Gaztelaniazko bilduma modernoetan ere, gure kontakizunen barianteak aurkitu ditugu.

Azkenik, gure corpuseko ixtorioetan islatzen den irri modua ere aztertu nahi izan dugu (Erdi Aroan nagusi ziren zenbait irri gaietatik hasita, XX. mende hasieraraino), eta zenbait gai errepikatu egiten direla kontakizun horietan (apezak irrigarri uztea, emakumeen argitasuna beren senarrak engainatzerakoan…).

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina