“Mendi-joen balada”, Aingeru Epaltzaren literatur muntaketa Zaldiko Maldikon
Calle Florencio de Ansoleaga
31001 Pamplona, Navarra
Espainia
“Mendi-joen balada” du izena Aingeru Epaltzak heldu den asteazkenean aurkeztuko duen literatur muntaketa. Ekitaldia Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean eginen da (Ansoleaga k., 9-11), hilaren 18an, arratsaldeko 8etan, eta “Mendi-joak” idazlearen azken liburuko ipuinetan dago oinarritua.
Ikuskizunean, mendizaletasunetik abiatuta, Epaltzak gogoeta eginen du modernitateaz, literaturaz, sexuaz, bizitzaz eta heriotzaz. Ondoan Elena Ronkal izanen du, tarteka “Mendi-joak” liburutik ateratako pasarteak irakurtzen.
Muntaketaren hirugarren ardatza musika izanen da. Usoa eta Ane Wyssenbach-ek gaur egungo euskal pop-folk estiloko printzak emanen dituzte, Koldo Mirandaren gitarra akustikoak lagunduta.
Erlazionatutako Albisteak
- ← José Antonio Beloqui ‘Navarra. ¿Por qué no es un estado?’ Rueda de prensa.
- ATZERATU DA: Xabier Mendiguren + Morau ‘Zu entzuteko gaude’ Solasaldia. →




