Mikel Ayllon “Ez tiro egin anbulantziei” Solasaldia.

Mikel  Ayllon  “Ez  tiro  egin  anbulantziei”  Solasaldia.
Click to view map
Noiz:
martxoa 12, 2015 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2015-03-12T19:00:00+01:00
2015-03-12T20:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Gasteiz
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
España

Mikel Ayllón laudiotarraren lehen nobela da Ez
tiro egin anbulantziei
, XVI. Igartza Saria jaso duena. Kartzelan azaldu da bat-batean Gerard, zergatik ez dakiela. Sartu duten mundu krudel hori ulertu ezinik emango ditu
egunak, banaka desagertzen hasiko diren kidez inguraturik: Fred, Karim, Telmo, Montag… Guztien arteko lokarria eta egoera ulertzeko giltza dirudi Sylviek, Gerardek arestian ezagututako emakume
misteriotsuak. Nor dira mundu zaharra lurperatu nahi luketen horiek? Mundu berria jaio ezinik dabilen argiilun honetan, ez ote da munstroz beteko ingurua? Eleberri ausart bezain aberatsa gauzatu
du Mikel Ayllonek Igartza sariaren laguntzaz. Izua eta desolazioa nagusi diren gizarte distopiko batean, elkartasunaren ametsari eta edertasunaren ilusioari eutsi nahi liekete pertsonaiek, nahi
horrek nora ezean ibiltzera bultzatzen dituen arren. Atzekoz aurrera ordenaturik dago kontakizuna: kartzela eta heriotzatik abiaturik, haien aurreko maitasun istoriora eta borroka asmoetara.
Horrela, amaierara iristen denean historiaren hasieran egongo da irakurlea.    

 

Liburuaz arituko da egilea bi lagun alboan dituela, Hala Bedi Irratiko Celosamente Gordea literatur saioko gidari diren Manex Agirre eta Gaizka
Amondarain
 izango dira berarekin. 

 

 

Mikel Ayllon (Laudio, 1980). Itzultzailea da ogibidez. Aurretik, kazetari eta kultur programatzaile lanetan ibilia da. 2006an, Gerezi gorrien garaia kronika-liburua argitaratu
zuen (Paul Asensiorekin batera), bera eta beste hamarka gazte kartzelara eta Auzitegi Nazionaleko akusatuen aulkira eraman zituen prozesuaren inguruko gorabeherez. Hauxe du lehenengo nobela.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina