Miren Agur Meabe “Bihotzak dun dun”, Leire Bilbao “Errotondan bueltaka” eta Alaine Agirre “Hau ez da zoo bat!” Prentsaurrekoa
Poza Lizentziatuaren Kalea
14, 48009 Bilbao, Bizkaia
España
Biotzak dun-dun. Meabe Plaza, Miren Agur / Morente Luque, Enrique (IL.). Learen aita langabezian geratu, eta goiko Ixidro zaharra zaintzen hasi da. Neskatxoak
harreman hori, eskolako gorabeherak, familiako kontuak, lagunen arteko abenturak eta abar kontatuko dizkigu, baita noizean behin izaten dituen “bidaiak” ere. Bidaia horietan amets bera
izaten du beti: oraindik zein den ez dakien lore bat topatu beharra. Urtaroen haritik eta hainbat testu mota erabiliz –gutunak, poemak, igarkizunak, kantak…– ume sentibera baten
eguneroko bizimodua kontatu digu Miren Agur Meabek.
Errotondan bueltaka. Bilbao Barruetabeña, Leire / Eibar Zugazabeitia, Eider (IL.). Urko, egunero bezala, autobusera igo da eskolara joateko. Eta, egunero bezala,
autoz betetako errotonda batean geratuko da autobusa. Urkok izugarrizko txizagura du eta autobusaren geldialdia aprobetxatuko du jaitsi eta errotondan pixa egiteko. Baina autobusak ihes
egingo dio eta hantxe geratzea beste erremediorik ez du izango. Gauza harrigarriak ezagutuko ditu bertan. Lewis Carrollen Alizia herrialde miresgarrian liburua motxilan sartuta iritsi da
Urko errotondara. Irudimenez eta fantasiaz gainezka egiten duten pasadizoak biziko ditu bertan eta, irtetean, zer pentsatua emango dioten hainbat kontu eramango ditu berarekin.
Hau ez da zoo bat!. Agirre Garmendia, Alaine / Lopez de Muniain, Iratxe (IL.). Malenek betidanik nahi izan du animaliaz inguraturik bizi, baina kaleko pisu batean ez da
erraza, eta gurasoek ez dituzte ikusten eragozpenak baino. Oztopoak oztopo, Malenek aurrera egingo du. Lehenengo, ikasgelako landare eta animaliak zainduz. Gero, andereño Anak oparitutako arrain
parea gobernatuz. Eta ondoren etorriko direnak…
Abenturaz, umorez eta samurtasunez beteriko istorioa idatzi du Alaine Agirrek, animaliek ematen duten poza eta, era berean, eskatzen duten ardura erakusten dituena, eta liburu honek irabazi
du haur literaturako Xabier Lizardi saria.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Komikien tintaztatzea. Josean Morlesin. Arte Eder Jardunaldiak
- Elkar Estudioa Sesioak-Begiz Begi-Zuzenekoaren grabaketa →