Nagore García de Vicuña “Zer egin nire barazki saskiarekin. Udaberria” Solasaldia

Nagore  García  de  Vicuña  “Zer  egin  nire  barazki  saskiarekin.  Udaberria”  Solasaldia
Click to view map
Noiz:
martxoa 17, 2015 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2015-03-17T19:00:00+01:00
2015-03-17T20:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Donostia
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

Ohikoa ez den liburu aurkezpen batetara gonbidatu nahi zaitugu, Zer egin nire barazki saskiarekin. Udaberria liburuaren aurkezpenera. Astean behin, baserritik
zuzenean, barazki saski bat etxean jasotzen duen bikote baten esperientzian (Nagore eta Diegoren esperientzian) oinarritzen da liburua. Saskia, osasuntsua bada, baina sarri barazki berdinak
ekarri ohi ditu. 

Zergatik diogu `aurkezpen´ ezberdin bat dela? Liburua aurkeztu nahi dizugu, noski, baina batez ere, zera nahiko genuke, elkartu eta guztion esperientziak banatu: zuenak, dagoeneko garaian garaiko
barazkiak kontsumitzea erabaki baduzue, ala oraindik dudak badituzue (beti berdina? nola prestatuko dut barazki hau?…) eta Nagore eta Diegoren esperientzia ere jasoko dugu, neurri haundi batean
beraien blogean islatu dutena. Ezagutza banatzeko bilkura bat izatea nahi dugu, emankorra izatea nahiko genuke, eta
zintzotasunekin abitua. Nagore eta Diegok dioten moduan, ez dira sukaldariak, ez eta gai honetan adituak, baina irudimena eta balibideak badituztela erakutsi dute eta laguntza txiki bat eskaini
nahi digute lehen hainbeste etsitzen zituen `Berriro hau?´galdera ekiditeko. 

 

Berriro zerbak? Bai, mesedez. 

 

Sukaldaritzaren sekretu nagusiak ezagutu nahi dituzu? %100ean emaitza zihurrak eskaintzen dituzten errezetak dituzu gustoko? Errezeta ikusgarriekin familia eta lagunak harrituta utzi nahi dituzu?
Munduko denbora guztia dugu sukaldean pasatzeko? 

 

Hala bada, sentitzen dugu, baina hau ez da zuretzako liburua. 

 

Baina lekuan lekuko barazkiak eta garaian garaikoak gustoko badituzu, beharbada astero jasotzen duzu etxean barazki saski bat (saskia, ala poltsa, edo beharbada kaxa bat). Eta beharbada konturatu
zara produktu hauetako batzuk behin eta berriro errepikatzen direla. Adibidez, zerbak. Edo kalabazinak. Ala azalorea. 

 

Eta beharbada zure familiak, haiengatik arduratuta produktu osasuntsuak kontsumitzea erabaki baduzu ere, goxotasun askorik gabe egiten dizu galdera. Berriro zerbak? 

 

Hala bada, bai. Liburu hau egokia izan liteke zuretzat. 

 

Liburu honek, Qué hago con mi cesta de verduras gure blogeko espirituari jarraituz, proposamenak jasotzen ditu, ideiak, pistak, iradokizunak, sukaldatzeko orduan eguneroko errutinatik
irteteko astero jasotzen diren saskiko produktuak erabiliz. Laguntza txiki bat izan nahi dugu, astero jasotzen duzuen barazki saskiaren harira `berriro hau?´etsigarria berriz entzun beharrik izan
ez dezazuen. 

 

Liburu honetako errezetek hemendik kendu eta handik jartzeko gonbita egiten digute, bultzadatxo bat izan nahi dute betikotik haratago joateko: azalore egosia, kalabazin krema edo lekak papatekin,
nahiz eta askotan emaitzek ez duten zer ikusik izango liburu honetako irudiekin: izan ere, seguraski zure emaitzak askoz hobeak izango dira!

 

Hau esanda, bi pista hauek jarraituz, liburuko gainerako orriak bigarren mailara pasa litezke: 

 

1. 

Gure jakitokian gehienetan, barazkiei buelta bat emateko oso erabilgarri suertatuko zaizkizun osagarri batzuk egon ohi dira (ez beti, baina sarri). Adibidez: 

arroza, pasta, quinoa, artatxikia, kus-kusa, txitxirio irina, hostopila, hummusa, gazta mota ezberdinak, espezia asko eta belar aromatikoak (zoritxarrez, lehorrak: freskoak zimeldu egiten dira
gurekin), soja salda, haziak eta fruitu lehorrak… 

 

Zerrenda arrunta da, baina zerbitzu haundia egingo diguna. 

 

2. 

Barazkiek egosi eta olio erretik haratagoko bizitza bat izan dezakete. Asko. Baporez egosita, gatzatu eta erreta, zapore haundiagoa hartzen dute elikagaiek. Eta oliba olio gordina, 1. pistan
aipatutako zenbait osagaiekin nahastuz, laguntzaile zoragarria da barazki askorentzat, baratxuri errekin topo egin gabe. 

 

Eta hau da guztia. 

 

Eskerrak eman nahi dizkizuegu liburu honen proiektua martxan jartzera animatu gaituzuen guztiei, gugan konfidantza jarri duzuen argitaletxeko pertsonei eta gure bloga jarraitzen duzuenoi, ideiak
uzten dizkigute eta ez dira gure errezetez kexu. Eta urte guzti hauetan gure barazkiak sukaldatu dituzten baserritar guztiei. Eskerrik asko. 

 

Nagore eta Diego. 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina