Sembra, landareak ereiteko tailerra. Haurrentzako tailerra.
Colon Ibilbidea
8, 20302 Irun, Gipuzkoa
España
HAURRENTZAKO TAILERRA ELKAR IRUNEN (Kolon pasealekua 8)
Maiatza garai onena da landareak ereiteko! Eta SEMBRA etxeak haurrekin era atsegin eta errazean landareak ereiten ikasteko duen materiala erakutsi nahi dizuegu. Horretarako, tailer honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Lehenengo loreontzi txikiak margotuko ditugu. Ondoren, txukun txukun lurra sartu, haziak aukeratu (tomateak, letxugak, belar usaintsuak, ilarrak…) eta erein. Ur pixka bat eta etxera! Ez ahaztu leku eguzkitsua gorde behar diozula zure landareari. Ez ezazu ahaztu eta emaiozu edaten lurra lehortzen denean. Seguru udaran uzta ederra izango duzula!
4 urtetik gorakoentzako tailerra. Doakoa. Leku faltagatik, izena ematea derrigorrezkoa da. Izena emateko: lmendizabal@elkar.eus-era idatzi.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Taller – demostración: Talens pinturas acrílicas. Jordi Brió.
- Uxue Alberdi + Patxi Peláez. Lur eta Amets. Euskal Herriaren Historia. 3 ipuin berri. →