Sembra, landareak ereiteko tailerra. Haurrentzako tailerra.

Sembra,  landareak  ereiteko  tailerra.  Haurrentzako  tailerra.
Click to view map
Noiz:
maiatza 27, 2016 @ 6:00 pm – 7:00 pm
2016-05-27T18:00:00+02:00
2016-05-27T19:00:00+02:00
Non:
elkar liburudenda (Bergara)
Ibargarai Hiribidea
12, 20570 Bergara, Gipuzkoa
España

HAURRENTZAKO TAILERRA ELKAR BERGARAN (Ibargarai 12) 

 

Maiatza garai onena da landareak ereiteko! Eta SEMBRA etxeak haurrekin era atsegin eta errazean landareak ereiten ikasteko duen materiala erakutsi nahi dizuegu. Horretarako, tailer honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Lehenengo loreontzi txikiak margotuko ditugu. Ondoren, txukun txukun lurra sartu, haziak aukeratu (tomateak, letxugak, belar usaintsuak, ilarrak…) eta erein. Ur pixka bat eta etxera! Ez ahaztu leku eguzkitsua gorde behar diozula zure landareari. Ez ezazu ahaztu eta emaiozu edaten lurra lehortzen denean. Seguru udaran uzta ederra izango duzula!

 

4 urtetik gorakoentzako tailerra. Doakoa. Leku faltagatik, izena ematea derrigorrezkoa da. Izena emateko: lmendizabal@elkar.eus-era idatzi. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina