Skasti “Maskarak” diskoaren berriaren eta Victoria Eugenia Club-eko kontzertuaren Prentsaurrekoa

Skasti  “Maskarak”  diskoaren  berriaren  eta  Victoria  Eugenia  Club-eko  kontzertuaren  Prentsaurrekoa
Click to view map
Noiz:
apirila 30, 2015 @ 11:30 am – 12:30 pm
2015-04-30T11:30:00+02:00
2015-04-30T12:30:00+02:00
Non:
Victoria Eugenia Antzokia. Prentsa aretoa.
Reina Regente Kalea
8, 20004 Donostia, Gipuzkoa
España

SKASTI banda zarauztarra. Aurten 10 urte bete dituen arren, oso talde gaztea da. Elkarrekin hazi dira eta ametsak elkarbanatzen dituzte, eta musikarekiko zaletasuna ikur hartuta, musikaren
ibaiertzean bizi izan dira; hala izan da kideen oroimena heltzen deneraino behintzat. Partaideen gaztetasunari dagozkion lengoaia eta komunikazio-moduak erabiliz, proposamen heldu, iradokitzaile,
garaikide eta zeharo gustagarria osatzen asmatu dute. Rockaren alderik eraginkorrenean kokatu direla esan daiteke. Denboraren poderioz, 9 musikari abilez osaturiko formazio orekatu bezain
koloretsua antolatu dute. Orain, euren sinadura daraman “Maskarak” diskoa aurkeztera datoz, luzeera handiko lehena.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina