Uxue Alberdi + Patxi Peláez. Lur eta Amets. Euskal Herriaren Historia. 3 ipuin berri.

Uxue  Alberdi  +  Patxi  Peláez.  Lur  eta  Amets.  Euskal  Herriaren  Historia.  3  ipuin  berri.
Click to view map
Noiz:
maiatza 24, 2016 @ 10:30 am – 11:00 am
2016-05-24T10:30:00+02:00
2016-05-24T11:00:00+02:00
Non:
Donostiako elkar aretoa
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

Zazpi Kaleetako eskola XIX. mendearen amaieran bizi-bizi dago Bilbo eta, Atxuriko eskolarako bidean, kaleko harrabotsak Lur eta Ametsen jakin-mina areagotu egin du. Aspaldi honetan ohartuta daude amona Anderek arazoak dituela tabako-fabrikan; piper egin eta amonari laguntzera joatea erabakitzen dute. Langileriaren bizimodua eta garaiko bidegabekeriak gertutik ezagutuko dituzte bertan.Ikastola armairu barruanAmona Anderek Donostiara itzultzea erabaki du Lur eta Ametsekin, Francoren diktaduraren ondorioz, urteak Saran igaro ondoren. Ihes egin aurretiko bizimodua berreskuratu nahi du. Andereñoa zen Donostian, haurrei eskola ematen zien. Donostiara itzultzean zenbait trikimailu asmatu beharko dute ikastola martxan jartzeko.

Martxa eta borroka! Felixek, Lur eta Ametsen lehengusuak, soldaduskara joateko gutuna jaso du. Haserre dago. Protesta egiteko asmoz irtengo da kalera Lur eta Ametsekin. Ustekabean, ordea, sekulako euri-zaparrada hasiko da, uholde bihurtuko dena. Herriko gaztetxea ere urak hartuko du. Musika, halere, ez da faltako.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina