Xaguxar bildumako lau titulu berrien – Prentsaurrekoa
Poza Lizentziatuaren Kalea
14, 48009 Bilbao, Bizkaia
España
Hiru sopranoak – Xabier Mendiguren Elizegi / Alex OrbeIpuina
Aisha, Aiora eta Ane, futboleko lagunak dira, guztiz desberdinak itxuraz eta izaeraz, baina adiskide onak. Entrenamendu eta partiduetatik kanpo, hala ere, bakoitzak du bere bizitza, bere historia eta bere arazoak, istorio hau irakurriz deskubrituko dugun bezala.
Eireren egunerokoa – Esti Vivanco / Joseba Larratxe “Josevisky”Ipuina
Eireren gurasoek Irlandan ezagutu zuten elkar, izugarri maite dute herrialde hura, eta hara bidaliko dute alaba udan, bere ingelesa hobetu dezan. Eirek ez du ingelesa maite, ordea, eta gogoz kontra ekingo dio bidaiari. Dena dela, uda luzean era guztietako esperientziak ezagutuko ditu Eirek: maitasuna, jeloskortasuna, porrotak eta arrakasta, baita poliziaren egoitzak ere…
Patioan – Arrate Egaña / Amaia ArrazolaIpuina
Lezamako Mikel Zarate haur literaturako saria irabazitako kontakizun honek neska koxkor bat aurkezten digu, Malen, eskolako jolas-orduan, mutilak patioan futbolean ari direnean, patioaren erdian jartzea erabaki duena, hortxe egon nahi duelako. Malenen jarrerak hainbat arazo eta buruhauste sortuko ditu, eta horren aurrean modu batera nahiz bestera erreakzionatu beharko dute irakasleek, ikaskideek, gurasoek… Ausardia erakusten du egileak gaia hautatzean, eta trebezia berau lantzean. Haurrentzako istorio batek eskatzen duen sinpletasunean baina sinplekerian erori gabe.
107 kiwi – Unai Elorriaga / BelatzIpuina
Aroaren aita Pelix, alai eta maitagarria da, baina baita xelebre samarra ere. Halako batean desagertu egingo da, eta Aroak, Txoribel bere belearekin, haren bila joan beharko du. Fantasiaz eta xarmaz beteriko abentura dibertigarria asmatu du Unai Elorriagak.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Pirritx eta Porrotxen 6 liburu berri – Prentsaurrekoa
- Salvador Robles “A la sombra de un tilo” Presentación del libro. →