Joxemari Sors: “liburuak gure herriaren ikuspegi zabal bat eskaini nahi du”

Joxemari SorsEuskal HerriaEuskal Herria liburuak duela egun gutxi ikusi du argia elkar Fundazioaren eskutik. Lau liburuki kaleratu ditu, bakoitza hizkuntza batean: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa. Liburu honen bitartez, elkar Fundazioak Euskal Herriari “herri” bezala begiratu nahi izan dio, paisaiari, naturari, historiari eta kulturari erreparatuta. Liburu honen nondik norakoak hobeto ezagutzeko, elkar Fundazioko Joxemari Sors-engana jo dugu.

 Zer aurkituko du irakurleak Euskal Herria liburuan?

Euskal Herria liburuak “herri” bat garela aldarrikatu nahi du, hau da, existitzen garela. Liburu honen bidez, “herri” honen inguruko ikuspegi zabal bat eskaini nahi zaio irakurleari. Argazki ikusgarriekin eta testu erakargarriekin irakurlearengan interesa piztu nahi izan da; herri hau hobeto ezagutzeko interesa transmititu.

elkar Fundazioaren proiektua izan da. Zein helbururekin egin du Fundazioak liburua?

Liburu honen bidez elkar Fundazioaren misioa eta baloreak modu ikusgarrian zabaldu nahi izan dira. Kasu honetan, Euskal Herriaren ikuspegia elkar Fundazioaren argitaletxe baten bitartez ekoiztu da, Sua edizioak-en bidez.

Nori zuzendutako liburua da?

Gure “herria” bisitatu duen edo nahi duen edonorentzat pentsatua dago, eta baita hemengo biztanleentzako ere. Euskal Herria herri bezala ulertzen laguntzen du.

“Izen andana izan ez den herriarentzat” du azpititulua. Liburuaren esentzia biltzen du azpititulu horrek?

Herri guztiek historian zehar bilakaera bat izaten dute, eta gure herri zahar honek ere halaxe izan du. Bilakaera horretan hainbat izen aipa litezke, eta horiek guztiek eman diote eta ematen diote izana herri honi; nahiz eta beti aitortzarik ez duten lortu.

Testua eta argazkien inguruan zer esango zenuke?

Liluragarriak dira bai argazkiak eta baita testuak ere. Testuek eta argazkiek ondo deskribatzen dute gure izaera. Gastronomiak, kirolak, historiak, geografiak, etab. dute lekua Euskal Herria liburuan. “Herri” bezala Euskal Herria munduan kokatzea garrantzitsua da. Modu labur baina egoki batean deskribatuta eta gure paisaia irudikatzen duten argazkiak erabilita Euskal Herriaren izaera lau haizetara zabaldu nahi izan da, eta baita lortu ere.

euskalherriairudia

 

euskalherriairudia1

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina