elkar-ek Aenkomerren saria irabazi du euskara sustatzeagatik

Bigarren urtez jarraian, Gasteizko elkar liburu-dendak Aenkomerren saria irabazi du bere erakusleihoan euskara sustatzeagatik. Udaberria gaitzat hartuta, Eraman zurekin udaberriko xarma esaldia izan da zehazki saria irabazi duena.

Bart banatu dira Arabako Udaberriko Erakusleiho lehiaketaren sariak. Merkatari askok parte hartu dute aurtengo edizioan eta, euskararen alorrean, besteak beste, elkar izan da irabazlea.

Bai Euskarari-ko zuzendariak, Rober Gutiérrez-ek, elkar (Bai Euskarari ziurtagiriduna) liburu-dendari eman zion saria erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik; Ane Agirregomezkortak jaso zuen elkaren izenean.