Zelan eragin ohi dio toki batek denboraren igaroari? Zelan denborak lekuari? Eta zein da bizi-esperientziak eragindako aldaketa garai batean izandako nerabearengan? Noiz kontatu eta nola esan kontu garrantzitsuak izanagatik, zintzotasuna izango da bi lagunen arteko zubia. Musikak, sexuak, literaturak eta, batez ere, eskutitzek bilbatuko dituzte Azken Portuko Postdatak eleberriaren une zehatz bi: hamar urte bereizita egon ostean, paper zuriaren aurrean idazteko protagonistek egingo duten biluztea; eta, bestearen eskutitzaren irakurraldia, jakin-minez zein beldurrez beteta. (Irakurri +)