Zuberoako kulturaren eta ahots tradizio aberatsaren ordezkari aparta dugu Jean Mixel Bedaxagar. Iparraldeko kantariak Belatxa izeneko diskoa kaleratu du Elkar-en eskutik. Iparraldeko kantariak zentzuz eta sinbolismoz beteriko euskal kanta tradizional sorta aukeratu du Belatxa izeneko disko berrian.
Zure aurreko diskoa, Auñamendi, 2009 urtekoa da. Zortzi urteren ondoren dator lan berria.
2009 geroztik gauza batzu aldatu dira, eta haietarik bat, askoz ere denbora gehio badutala gain-gainetik maite dituztan gauzetaz axolatzeko: idaztea eta kantatzea noski! Iaz Alieoren trajeria eskaini genuen, eta aurten ene lagunekin Belatxa izeneko CDa plazaratzen dut. (Irakurri +)