Jean Mixel Bedaxagar: “Hitzik gabeko doinuak ardurenean oso zailak dira kantatzeko”

Arg  Imanol Urizar 03Zuberoako kulturaren eta ahots tradizio aberatsaren ordezkari aparta dugu Jean Mixel Bedaxagar. Iparraldeko kantariak Belatxa izeneko diskoa kaleratu du Elkar-en eskutik. Iparraldeko kantariak zentzuz eta sinbolismoz beteriko euskal kanta tradizional sorta aukeratu du Belatxa izeneko disko berrian.

Zure aurreko diskoa, Auñamendi, 2009 urtekoa da. Zortzi urteren ondoren dator lan berria.

2009 geroztik gauza batzu aldatu dira, eta haietarik bat, askoz ere denbora gehio badutala gain-gainetik maite dituztan gauzetaz axolatzeko: idaztea eta kantatzea noski! Iaz Alieoren trajeria eskaini genuen, eta aurten ene lagunekin Belatxa izeneko CDa plazaratzen dut. 

Azken lanetan gertatzen zen moduan, hemen ere transmisioa, segida ematea da helburu nagusia.

Aro berri batean izanki eta, bixtan dena ene kezka nagusienetako bat beti dela “modernitate” batek  ito nahi dituen gauza batzuen baitezpada gure ondokoer jakinaraztea… bertzelan denak akabo? Eskerrak Anjel eta Elkarrekoer ene ibil bidean beti jarraitu bainaute! 

Kantari izan aurretik dantzaria eta txirularia izan zara. Diskoan hitzik gabeko zenbait kanta badira, txirula, ttunttuna eta arrabilarekin jotakoak.

Hitzik gabeko doinuak ardurenean oso zailak dira kantatzeko, pertsonalki denbora asko gosta zaut melodia horien doi bat menperatzeko. Xirula ttunttuna eta arrabita, musika kople zaharra da Pirineotan. KD 927 JMBEDAXAGAR_AZALA

Lanari izena ematen dion kanta, “Belatxa”, hitzik gabeko doinu zoragarri bat da, hegaztiaren mugimenduan oinarritutakoa. Nola sortu zen?

Belexega leizetan bizi eta populkatzen da, lur barnetik hegaltatzen balin bada, inguruz inguru laister zeru gorenetara iritsiko da! Hegaztin honek aspalditik artzainak liluratu ditu Ahüzki Bortüetan! Kurioski zuberotarrek kantuari belatxa izena eman diote… Kanta honetan askatasunari laudamen bat entzuten dut… 

Diskoaren beste giltzetako bat “Bereteretxeren kantorea” da. XV. Mendeko kanta da adituek diotenez ezagutzen den zaharrena. Zeintzuk dira kondaira honen nondik norakoak?

Bereteretxen kantua barnatu behar balitz, hasteko neretzat, lerroak behar litazke… Gauzatxo bat baizik aipatzeko, iduri luke besteak beste 3 zenbakiari lotua dela… Berset batetan PAZKO gauerdi ondoa aipatua da… areta Jesusen Pasionea bera haunitzetan zenbaki hortan bermatzen da: Golgotan 3ziren (bera eta bi ladroiak), Pedrori…” oilarrak kantatu aitzin 3 etan ukatua nukek…, heren egunean hiletarik piztu…ETB. Kantuan: “hiruretan armarik gabe…”; trajeriaren hedamena bera 3 zatitan da…; 3 etxe izen agertzen dira… ETB.

Kolaborazio garrantzitsuak ere izan dituzu lan honetan.

Mixel Etxekopar eta Sacha Carlos Standenekin suertea izan dut haütuzko lagunen edireiteko lan onen behar bezala biribilkatzeko! 

Sebastian Iradier konpositorearen La Paloma habanera ezagunaren euskal bertsioa ere jaso duzu. Eta iaz desagertutako Nestor Basterretxea artistari eskaini diozu.

Nestor Basteretxearen ezagutzea izan da neretzat biziko opari handi bat! Berari esker artearen mundua pixka bat jorratu dut ene lan denboran! 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina