16. ilustrazio eta ipuin lehiaketa abian da

Raquel Samitier (ilustratzailea) eta Borja Goitia (elkar) edizio berriaren prentsaurrekoan, Donostian.

elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak aurrera dirau hamasei urteren muga gaindituta. Aurten 16. aldiz jarri du martxan elkar Fundazioak haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen lehiaketa hau. Urtero bataz beste, Euskal Herriko txoko ezberdinetako 10.000 haur eta gazteek hartzen dute parte, ilustrazioak, ipuinak eta komikiak bidaliz.

Aurten, Jon Ander Urkiagak idatzitako Azeri ase ezina ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek. Koxkorragoek, berriz, Raquel Samitier ilustratzaileak sortutako ilustrazioan oinarritu beharko dute beraiek sortutako ipuina. Azkenik eta nobedade gisa, aurten lehiaketako helduenek, bi aukera izango dituzte: Raquel Samitierrek hasitako komikiari jarraipena ematea edo beronen gaia mantenduz, hau da, mezutxoa botilan, komikia hasieratik sortzea.

Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sari ederrez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak izango ditugu aurten ere. Alde batetik, Laboral Kutxak bi ikasgelarentzat saria emango du; bestetik, Irrien Lagunen Klubak sari sorpresa batekin sarituko du ikastetxe parte-hartzaileetako bat.

Ipuinak, ilustrazioak eta komiki ala binetak aurkezteko martxoaren 22ra bitarteko epea egongo da.

Informazio gehiago behar izanez gero jo, mesedez, elkar.eus atarira, idatzi lehiaketa@elkar.eus helbidera edo dei egin 943 310 301 telefono zenbakira.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina