Esther van den Berg: “Haurrek entzunak eta ikusiak izatea nahi dute, eta bide horretan, garrantzitsuak dira eurak identifikatzen diren liburu eta pertsonaiak”

Esther van den Berg (Argazkia: Bente Pompen)

Esther van den Berg edo Puikeprent izengoitidun ilustratzailea (1982, Kanpem, Belgika) haurrentzako liburuen munduan indartsu sartu da. Ilustrazio eta grabatu ikasketak egin ostean eta hainbat lanetan ibili eta gero, liburuak ilustratzeari ekin zion eta duela bost urte hasi zen liburu ilustratuak sortzen. Tartean, Ttarttalon argitaratu dugun bilduma alai eta dibertigarri hau!

Zure lanak hamaika hizkuntzatara itzuli dira, kultura desberdinetako haurren gozagarri. Zerk uste duzu batzen dituela?

Oraindik sinestezina iruditzen zait nire liburuak hainbeste herrialde eta kulturatako haurrengana iritsi izana! Nire ustez, mundu osoko haurrek komunean dutena galdetzeko gaitasuna eta irudimena da. Haurrek entzunak eta ikusiak izatea nahi dute, eta bide horretan, garrantzitsuak dira eurak identifikatzen diren liburu eta pertsonaiak.

Argi dago animaliak gogoko dituzula. Bilduma honetako hiru protagonistak zerbait bereziagatik hautatu al zenituen?

Adibidez, nire lehen liburua intsektu hotel batean kokatu nuen. Xomorroek beldur pixka bat eman dezakete, eta beraz, marigorringo polit bat aukeratzea erabaki nuen protagonista gisa, beldurra baino harridura piztu nahian edo.

Igeltxoei dagokienez berriz, txikitan, hankak hazi eta igel bihurtzen ziren zapaburu txikiek liluratu egiten ninduten. Nire alabarengan lilura bera ikustean liburuaren ideia piztu zitzaidan.

Hasteko, pertsonaiak identifikagarriak izan behar dute, istorioa eta transmititu nahi diren emozioak bideratuko baitituzte. Liburu batentzat ingurumaria aukeratzen denean pertsonaia nagusi gisa funtzionatu dezaketen animalien aukera logiko batzuk ere egon ohi dira. Baina batez ere, naturari fidel izaten saiatzen naiz, haurrek animaliei eta ingurune naturalari buruzko gauzak ikas ditzaten ipuinaz gozatzen duten bitartean.

Bilduma honetako laugarren titulu batez gozatzeko aukerarik izango al dugu?

Ideia dibertigarri bat badaukat belarri biribilak eta sudur zorrotz puntaduna duen xomorro bidaiari baten inguruan… Beharbada nire hurrengo liburua bihur daiteke… Auskalo!

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina