Abenduaren 7an europarlamentarioen bisita jasoko du elkar Fundazioak

ELKAR - Estudio ALD | Arquitectura e ingeniería | Estudio ALD |  Arquitectura e ingenieríaAbenduaren 7an bi europarlamentarik eta beren lantaldeak Tolosaldeko hainbat erakunde bisitatuko dituzte Euskal Herrira egiten ari diren bidaiaren geltoki gisa.

François Alfonsi eurodiputatu kortsikarra, Llydie Massar eurodiputatu bretainiarra eta beren lantaldea EAEra etorriko dira abenduaren 6tik 9ra gure herriko kulturgintzan eta ekonomiaren alorrean garatzen ari diren proiektu eredugarriak ezagutzeko helburuarekin. Helburu nagusia Durangoko Azoka ezagutzea izanik ere, beren nazioen kultura- eta ekonomia-garapena indartzeko etsenplu izan daitezkeen beste proiektu batzuen berri ere jaso nahi dute. EAEera egingo duten bisitan, Olga Perez Vitoria tolosarra, Europarlementuko Berdeak-ALE taldeko hezkuntza- eta kultura-aholkularia izango gidari.

 

Abenduaren 7an Tolosaldera etorrita Elkar Fundazioa, Tolosaldea Garatzen eta Fagus-Alkiza interpretazio-zentroa bisitatuko dituzte.

 

Lehen urrats gisa, Adunako Elkar Fundazioaren egoitzan fundazioaren presidente Jose Mari Sorsekin eta bere ekipoarekin juntatuko dira kultura-industrien alorreko enpresa lider baten arrakastaren gakoen berri izateko.

 

Ondoren, Apattaerrekako poligonoan Tolosaldea Garatzeneko presidente Andu Martinez de Retuertorekin eta gerente Joxeluis Urdangarinekin izango dira agentziak Tolosaldearen garapen sozioekonomikoa sustatzeko egiten dituen lanak ezagutzeko.

 

Tolosaldeko azken bisita Alkizako Fagus-Alkiza interpretazio-zentrora egingo dute. Bertan herriko alkate Inaki Irazabalbeitiak zentro hori ardatz gisa hartuta natura-turismoaren alorrean Alkizan garatzen ari diren proiektua esplikatuko die.

 

Tolosaldeko bisitak bukatuta, europarlamentarioak Usurbilera abiatuko dira Elhuyar Fundazioa ezagutzera.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina