Aurretik  ezagutu  arren,  bostek  batera  lan  egin  duzuen  lehen  aldia  da.  Nolakoa  izan  da  elkarlana?
Elkarren berri bagenuen, baina hauxe da batera egin dugun lehen ikuskizuna. Oso atsegina izan da, hasieratik bukaerara. Eta erraz joan da gainera: ikuskizuna sortzea eta ikuskizun hori bera oholtza gainera eramatea.
Emanaldia  belaunaldien  arteko  zubia  dela  esan  daiteke?
Ez  gara  atzera  begira  jarri.  Eta  ez  dugu  aspaldiko  Joxan  Artze  ekarri  gogora.  Gaur-gaurko  poeta  da  kantugai  hartu  duguna.  Bere  liburu  berrietan  oinarritzen  baita  “Nola  belztu  behar  zuria”  ikuskizuna.
Egia da beste belaunaldi bateko poeta bat izan dugula jomugan, baina azkenaldian idatzi dituen poemetan oinarritu gara. Mikel Laboaren kantuetan agertzen den poeta hark idazten jarraitzen duelako oraindik. Eta gure begirada bere sormen lan berrietara zuzendu nahi izan dugu. (Irakurri +)
Nola belztu behar zuria emanaldia Bide Ertzean musika taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko deklamatzaileek sortu zuten, Joxan Artzeren poemarik berrienak oinarri hartuta. Lehendabizikoz, Jexux Artze Kultur Elkarteak antolatuta, Usurbilen estreinatu zen ikuskizuna 2014ko maiatzaren 3an. Eta orduz geroztik, Euskal Herriko hainbat txokotan izan dira euren ikuskizuna eskaintzen. Azkenean, 2015eko apirilaren 24an Usurbilgo Sutegiko auditorioan ikuskizuna grabatzea erabaki zen. Egindako grabaketa hori DVD formatuan egin zuten eta pasa den asteartean, irailak 15, egindako prentsaurrekoaz geroztik eskuragarri daude. Nola belztu behar zuria ikuskizunerako hogei poema errezitatu eta beste zazpi poema kanta bihurtu dituzte.
 (Irakurri  +)
Elkar diskoetxea buru-belarri ari da udazkeneko produkzioa lantzen. Gustu guztietako musikazaleentzako zerrenda luzea osatu du euskal diskoetxeak. Datozen lau hilabeetan ikusiko dute argia ondorengo lanek.
KORTATU
 Kolpez  kolpe  (LP)
 Azken  guda  dantza  (2  LP)
  Kaleratze  data:  irailak  4
 
Talde  mitiko  honen  30  urte  bete  dituen  honetan,  haren  album  guztiak  binilozko  formatuan  kaleratu  ditugu.  Aurrez  argitaratutako  Kortatu:  Kortatu  eta  Kortatu:  El  estado  de  las  cosas  lanei  azkeneko  bi  lanak  gehitu  dizkiegu  ilusio  handiz:  Kortatu:  Kolpez   kolpe,  euskara  hutsean  dagoen  lehenengo  albuma,  eta  Kortatu:  Azken  guda  dantza,  taldearen  agur  gisa  grabaturiko  zuzeneko  diskoa.  Bi  klasiko.
 LA  POLLA
 No  somos  nada (LP)
  Kaleratze  data:  irailak  4
Haien  lehenengo  bi  lanak,  Salve  eta  Revolución,  berrargitaratzeaz  gain,  La  Polla  taldeak  estudioan  grabatutako  hirugarren  albuma,  No  somos  nada,  kaleratu  dugu  aurten,  1980ko  hamarkadako  punk  musikaren  lan  esanguratsua.
Nola  belztu  behar  zuria  Joxan  Artzeren  poesiaren  mundu  zabala  ahots  eta  doinuz  jantzi  nahi  duen  emanaldia  apirilaren  24an  ikuskizunaz  gozatzeko  aukera  izango  da,  Usurbilgo  Sutegin,  22:00etan.
Joxan Artzeren heriotzaren atari dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar argitaletxea) poesia-liburuetako poemak oinarri hartuta sortu zuten iaz Nola beltztu behar zuria emanaldia Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek. Apirilaren 24an ikuskizun hori ikusteko aukera berri bat izango da.
Emanaldia grabatu egingo da, eta udazkenean, DVD formatuan kaleratuko da.
Emanaldiko sarrerak Usurbilgo Lizardi liburu-dendan eta egunean bertan leihatilan eskuratzeko aukera izango da.




