Elkar diskoetxeak 2021eko udaberrian kaleratuko dituen nobedadeen zerrenda kaleratu berri du. Ondorengo hauek dira:
 SERGE,  Leihotik  mundura
SERGE,  Leihotik  mundura
Lan  berriarekin  pauso  erraldoi  bat  eman  du  SERGE-ek.  Gari  Berasaluzeren  olerki  sortarekin  ondutako  “Enarak  itzuli  dira”  estreinako  diskoarekin  abiatu  zuen  bere  bakarkako  hegaldia.  Orain,  aldiz,  norbere  iparrorratza  erabiltzearen  hautua  egin  du,  bere  odol  eta  izerdiz  idatzitako  abestiekin,  gainezka  egiten  zieten  sentimenduekin,  askoz  ere  proiektu  pertsonalagoan.
Debuteko lanean bezalaxe, Zestoako Gaztain estudioan aritu da grabatzen Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean, 2020ko ekaina eta uztaila bitartean. Zortzi dira “Leihotik mundura” osatzen duten abestiak. Entzulea konplize eta bidaide hartzeko adina indar duten istorioak dira, luma delikatuarekin eta poetikoarekin idatziak. Bere doinuek, badute argi izpirik behelaino artean. Itxaropenari zabalduta dagoen leihoa ere bada mundura atera duena, udaberrian berriro enarak itzul daitezen. Baldin eta inoiz joan badira… (Irakurri +)

 Español
 Español


