Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia saritzea erabaki du aurten elkar Fundazioak

 

Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia saritzea erabaki du aurten elkar Fundazioak, eta honela azaldu zuen erabakia pasa den ostiralean prentsa-ohar honen bitartez: 

Azken bi urteotan, Euskal Herrian esanahi handiko diren bi erakunderen ehungarren urteurrenak bete dira, eta elkar Fundazioak ere gogora ekarri nahi du bi erakunde horien lanaren garrantzia eta, horregatik,erabaki du 2019ko saria Euskaltzaindiari eta Eusko Ikaskuntzari ematea.

Erakunde bakoitzak bere izaera eta ibilbidea du, baina badituzte antzera dituzten hainbat ezaugarri balio handiko direnak Fundazio honen iritziz:

(Irakurri +)

Euskaltzaindiaren hiztegia. Adierak eta adibideak

Euskaltzaindiaren hiztegia2000. urtean argitaratu zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batua. Hogei bat mila hitzeko hitz zerrenda zen, hitz horien ortografia batua adierazten zuena batez ere. Esku artean duzun liburu hau 20.000 hitz haiei dagokien “hiztegi osoa” da, hots, haietako hitz bakoitza adierez, definizioz eta adibidez hornitzen duena.

 “Euskaltzaindiaren Hiztegia, adierak eta adibideak. Hona hemen, erabiltzailearen eskura, urte luzetan ondutako ahaleginen emaitza; euskararen akademiak moldatua eta itxuratua.” Honela dio Andres Urrutia euskaltzainburuak hiztegiaren aurre-hitzen hasieran.  Izan ere, Euskalkietatik nahiz egungo bizimodutik euskararen egunerokotasunean errotu diren hitzak sistematizatzen eta egokitzen saiatu da Euskaltzaindia etengabe, Hiztegi Batuan, alegia, estandar delakoaren hitz zerrenda erabilgarria osatuz. Orain beste pauso bat eman du euskararen normalizazio eta normatibizazio munduan: euskara-euskara hiztegia lehenengoz argitaratu du, euskararen hitzek dituzten adierak eta adibideak euskararen bidez emanik.

(Irakurri +)