Ekaitz Herrera idazle abadiñarrak irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Aurkezturiko hogeita bost lanen artean, “Hondar batean arre” izenekoa hautatu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak, eta horrenbestez Ekaitz Herrerak eroango du zortzi mila euroko saria, baita bere nobela Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu ere, hemendik urtebetera, orain proiektu dena amaitutakoan. Saria ostiral arratsaldean eman zitzaion, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak jardunaldien barruan, eta ekitaldi berean aurkeztu zen iazko proposamen irabazlearen emaitza, Julen Apellaren “Sakelako bihotzak” eleberria. (Irakurri +)
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XX. Tene Mujika beka sortu dute, 8.000 euroko dirulaguntza emango duena, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)

Argazkia: Berria
Euskaraz bizitzea da inguruan eta eguneroko jarduera euskaraz egitea ahal den guztian eta ahal den guztiekin, baina ez da horra mugatzen, euskaraz bizitzea bada ere euskara entzunera, irakurrira eta idatzira eramatea ere. Badakigu gure inguruak eskaintzen diguna batez ere erdaretan eskaintzen digula, aukera zabalagoa dugula euskaratik kanpo euskaraz baino egunkarietan, liburuetan, arte eszenikoetan, ikus-entzunezkoetan… gure bizitzako arlo guztietan. Baina errealitatea da, hala ere, euskaraz ere badela zer ikusi, zer entzun, zer irakurri. Erdaraz dagoena gehiago izateak ez du esan nahi euskaraz ez dagoenik, eta ez du esan nahi alde batera utzi behar dugunik, besteak beste euskaraz eskaintzen denak baduelako gainerako hizkuntzatan topa dezakegunaren pareko kalitatea. (Irakurri +)
Euskal kultur erakundeak eta Elkar fundazioak 2021ean sortu zuten “EKE-Elkar literatura beka”-ren aurtengo irabazlea hautatua izan da. Alabaina, literatura sorkuntza lagundu nahi duen beka horren irabazle berria Eneko Bidegain Aire da. 1975ean Baionan sortua, euskal ikasketetan doktorea da, euskaltzain urgazlea eta hainbat hedabidetan aritutako kazetari ohia. Gaur egun, irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Literatura ibilbidea zenbait eleberri idatziz hasi zuen: “Anbroxio” (2002), “Mahatsaren begia” (2005), “Bichta Éder” (2023). Tartean saiakera franko sortu ditu ere. (Irakurri +)
Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko xedea du Augustin Zubikarai sariak. Deialdi honetara, nobelak idazteko proiektuak aurkeztuko dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu. (Irakurri +)



