Udaberrian IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lanari ekin zion Elkar diskoetxeak. Laja eta Landakandaren: Laja eta Landakanda (1976), Trikitixa (1981), Pepe Yanciren omenez (1986), Gure Oroitgarri (1994). Imanolen / Klabellin komik: Sentimenduen auspoz (1978), Jo ezan (1980), Imanol / Niko Etxart / Amaia Zubiria / Beñat Axiariren: Etxahun-Etxahun (1980), Imanol: Iratze okre geldiak (1982) Erromantzeak (1984).
Udazken honetan, beste 7 lanek ikusi dute argia: (Irakurri +)
Kaleratze data: apirilak 21
Zuzeneko aurkezpena: maiatzak 7, Donostia, Antzoki Zaharra
Pettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da, Berako musikaririk onenez inguratuta etorriko baita: Joseba Irazoki, Igor Telletxea, Iñigo Telletxea… eta urrezko gonbidatu batzuk ere izango ditu. Barrutik ateratzen diren kantu leunak, zeintzuk bizitza zailen memoriak daramatzaten, sentimendu zatikatuak, pasioak eta ametsak agertzen dituzten. Blues-rock-folk energikoa eta goxoa. (Irakurri +)