Elkar diskoetxeko udaberriko nobedadeak

Elkar diskoetxea-k udaberriko produkzioa lantzen ari da. Datozen lau hilabeetan ikusiko dute argia ondorengo lanek.
 
petti argazkiPETTI & ETXEKO UZTA

Kaleratze data: apirilak 21
Zuzeneko aurkezpena: maiatzak 7, Donostia, Antzoki Zaharra

Pettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da, Berako musikaririk onenez inguratuta etorriko baita: Joseba Irazoki, Igor Telletxea, Iñigo Telletxea… eta urrezko gonbidatu batzuk ere izango ditu. Barrutik ateratzen diren kantu leunak, zeintzuk bizitza zailen memoriak daramatzaten, sentimendu zatikatuak, pasioak eta ametsak agertzen dituzten. Blues-rock-folk energikoa eta goxoa.

txoria-txoriBATZUEN ARTEAN
Txerokee. Mikel Laboaren kantak
Kaleratze data: maiatzak 8
(Herri Urrats)

Duela 25 bat urte, hainbat talderen ekimenaren ondorioz sortutako diskoa eta proiektua da, Iparraldeko Seaska Ikastolen mugimenduarentzat dirua lortzeko egindakoa.
IZ eta ELKAR-en artean eraman zen proiektua, baina fabrikazio bakarra egin zen eta geroztik deskatalogatuta egon da urtetan. Lan honetan garai hartako talde berezi batzuk ageri dira: Negu Gorriak, Delirium Tremens, M-ak, Sutagar, Pottoka… Mikel Laboaren kantak bertsionatuz. Azala Jose Luis Zumetak egin zuen.
Oraingoan, Herri Urratsen egunerako berrargitaratuko dugu.

xalbador azalaXALBADOR
Ifarraldeko kantu zaharrak (Berrargitalpena)
Kaleratze data: maiatzak 8
(Herri Urrats)

Xalbador Urepeleko bertsolaria hil zenetik 40 urte beteko dira aurten (azaroaren 9an) eta aukera hau baliatu nahi dugu, berak grabatutako hainbat disko eta bertso berrargitaratzeko.
Udaberrian, Herri Urratserako hau ere, Herri Gogoa diskoetxean grabatutako “Ifarraldeko kantu zaharrak” izeneko LP bikoitza CDan aurkeztu nahi dizuegu. Disko hau oso berezia da, garai hartan Iparraldeari buruz gauza gutxi jakiten baitzen Hegoaldean eta disko honi, eta orduko beste kantari batzuei esker (Benito Lertxundi, Mikel Laboa, …), sartzen hasi zen Hegoaldean Iparraldeko lirikaren indarra.
Udazkenean argitaratuko ditugu CD bikoitzean, Xalbadorren bertsoak eta bere hiletetan egindako omenaldi sentikorra.

IZ DISKOETXEKO KATALOGO HISTORIKOAREN BERRESKURATZEA

Aurten IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lanari ekingo diogu. 70eko hamarkadatik 90ekora folka, trikitixa eta herri musika ardatz zituen diskoetxeko lan asko itzalean geratu dira berrargitalpenik gabe.
Orain Elkarren, hauek jaso, txukundu eta plazaratu nahi ditugu. Lanak luze joko du. Orain hasi baina datozen urteetan pixkanaka berreskuratzen joatea da asmoa. 2016ko udaberrian ondorengoak argitaratuko ditugu.

LAJA ETA LANDAKANDA
Trikitixaren oroimenean betirako geratuko den pareja historiko honek eginiko lau grabaketak:

*Laja eta Landakanda (1976)
*Laja eta Landakanda: Trikitixa (1981)
*Laja eta Landakanda: Pepe Yanciren omenez (1986)
*Laja eta Landakanda: Gure Oroitgarri (1994)

IMANOL
Ekainaren amaieran 12 urte beteko dira Imanol hil zenetik; hori dela eta, musikariak IZ diskoetxearentzat gabaturiko 5 disko hauek berrargitaratuko ditugu.

*Imanol / Klabellin komik: Sentimenduen auspoz (1978)
*Imanol / Klabelin komik: Jo ezan (1980)
*Imanol / Niko Etxart / Amaia Zubiria / Beñat Axiari: Etxahun-Etxahun (1980)
*Imanol: Iratze okre geldiak (1982)
*Imanol: Erromantzeak (1984)

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina