Augustin Zubikarai nobela sariaren XXIV. edizioa abian da

Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko xedea du Augustin Zubikarai sariak. Deialdi honetara, nobelak idazteko proiektuak aurkeztuko dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu. Partehartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu:

  • Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, bi mila eta sei mila karaktere bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab.

  • Idazlanaren lagina edo erakusgarria, hamabost mila eta berrogei mila karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena.

  • Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua.

  • Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua.

BEKA ESKABIDEA

Eskaera Ondarroako Udaletxean aurkeztuko da. Proiektua bidaliko da beharrezko datu eta dokumentazio osagarriarekin batera, bai udaletxera bertara bai bide telematikoak baliatuta. Internet bidez aurkeztu nahi izanez gero, Ondarroako Udalaren webgunetik [https://ZUBIKARAI NOBELA BEKAra aurkeztu] Beste bidea da udal erregistro orokorrean aurkeztea – Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Kanttoipe kalea, 3, behea 48700 Ondarroa).

EPEAK

Proiektuak aurkezteko epea: 2024ko irailaren 30a arte bidali ahal dira. Epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2024ko urriaren 31 baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak. Irabazleak urtebeteko epea izango du, gehienez, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta nobela amaitua Ondarroako Udalaren esku ipintzeko.

BEKAREN ZENBATEKOA

Saria 8.000 eurokoa izango da eta Ondarroako Udalak ordainduko dio irabazleari era honetara: bekaren diru-kopuruaren  erdia irabazle izendatu ondoren, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan.

EPAIMAHAIA

Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

– Epaimahaikideak: Udalak izendatutako aditu bi eta Elkar argitaletxeko editorea.

– Idazkaria: Udal euskara teknikaria.

EBAZPENA

Beka hau Ondarroako Alkateak adjudikatuko du, epaimahaiaren proposamena jaso ondoren.

PROIEKTUA ENTREGATZEA

Irabazleak urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlana amaitua Ondarroako Udalari helarazteko izendapena jaso eta gero. Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, liburua osatzeko adina izan beharko du: 150.000 karaktere gutxienez. Bitarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango balu, epaimahaikoei jakinarazi beharko die aldaketaren berri eta haien onespena jaso. Horrez gain, lanaren martxaz jakinaren gainean edukiko ditu antolatzaileak.

Egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango balu, epaimahaikoei jakinarazi beharko die aldaketaren berri eta haien onespena jaso. Horrez gain, lanaren martxaz jakinaren gainean edukiko ditu antolatzaileak.

Idazleak bere lana entregatuko ez balu, edo idazlan horren izaera eta kalitatea, epaimahaikoen iritziz, proiektuan azaldutakoen aldean nabarmenki kaxkarragoak balira, idazleak itzuli egin beharko luke jasotako dirua.

LANAREN JABETZA

Beka jasotako idazlanaren jabetza egilearena izango da. Alabaina, lan horrek ezingo du beste inongo beka edo saririk jaso, ez laguntzaren aurretik ez eta ondoren ere, argitaratu osteko sariak izan ezik.

NOBELA ARGITARATZEA

Nobela amaituta eta editorearen oniritzia duela kaleratuko da liburua hiru hilabeteko epean, eta bertan ZUBIKARAI SARIA eta Ondarroako Udala aipatuko dira nahitaez.

Elkar argitaletxeak argitaratuko du idazlana eta egile-eskubideak, ohiko moduan, ordainduko dizkio egileari.

HARREMAN ETA INFORMAZIORAKO HELBIDEAK

ONDARROAKO UDALA-Euskara Arloa – mrey@ondarroa.eus

Musika plaza, z.g. – 48700 ONDARROA (Bizkaia)

Beka-deialdi honetan parte hartzeak bertako oinarriak ontzat ematea dakar. Interpretazioan zalantzarik balego, antolatzaileei dagokie erabakitzea.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina