Iñigo Lopez Simonek irabazi du Tene Mujika Saria

Bilboko txabolismoa 60ko hamarkadan aztertuko du egileak

Iñigo Lopez Simon historialari bilbotarrak irabazi du 2020ko Tene Mujika beka, Bilbon, XX. mendearen erdialdean gertatu zen txabolismoa aztertuko duen proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Lopezena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du historialariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin. (Irakurri +)