Nikolas Kazantzakis-en “Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak” lanaren hitzaurrea

alexis_zorbaren_hitzak_egintzakAskotan izan dut gogoa idatziz jartzeko Alexis Zorbaren –biziki maite nuèn langile zahar baten– hitzak eta egintzak.

Bidaiak eta ametsak izan dira nire bizitzako ongile handienak. Oso jende gutxi, biziak nahiz hilak, izan ditut lagun nire borroketan. Alta, behar banitu aukeratu nire ariman lorratz sakonena
utzi duten pertsonak, beharbada lau hauek aipatuko nituzke: Homero, Bergson, Nietzsche eta Zorba.

Horietatik lehena niretzat izan da nola begi lasai dirdiratsu bat, eguzkiaren begia bezalakoa, bazter guztiak argitu dizkidana bere bristada askatzailearekin; Bergsonek libraturik ezarri nau gaztetan torturatu nindutèn larrimin filosofiko askaezinetatik; Nietzschek beste larrimin batzuekin aberastu nau eta erakutsi dit nola bihurtu zoritxarra, nahigabea eta dudamuda, harrotasun; eta Zorbak irakatsi dit bizia maitatzen eta heriotzaren beldurrik ez izaten.

Baldin aukeratu beharko banu gaur mundu osoan gidari espiritual bakar bat –“guru” bat, Indian esaten duten bezala, edo “aita begiragarri” bat, Athos mendiko monjeek deitzen dioten bezala–, Zorba aukeratuko nuke, zalantzarik gabe. (Irakurri +)