Joseba Jaka bekaren edizio berria abian da

Joseba Jaka beka 2017-2018elkar Fundazioak Joseba Jaka bekarako deialdia egitea erabaki du, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, ondorengo oinarrien arabera:

– Deialdi honetara antzerki lanak idatzi eta muntatzeko proiektuak aurkez litezke. Aurkeztuko den antzerki muntaiaren testua euskarazko jatorrizkoa izango da, berria eta lehenago muntatu gabea eta argitaratu gabea.

– Parte hartzaile bakoitzak ondorengoak aurkeztu behar ditu:
a) Egin nahi duen sormen lanaren azalpena, egin nahi den antzerki lanaren ezaugarriak (ideia/gidoia eta taularatzeko proiektua) azalduaz, ahalik eta zehatzen.
b) Aukeran, hala nahi duenak antzerki lanaren lagina edo erakusgarria aurkez dezake, 15-25 orrialde bitartekoa, ez nahitaez hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena. Idatzizko lagina izan ordez, ikus-entzunezko bidez ere aurkez daiteke. Ez da derrigorrezkoa lagina aurkeztea.
c) Proiektua aurkeztuko duen pertsona edo erakundearen helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiria edo IFZren kopia eskaneatua azaldu beharko da (parte-hartzaileei buruzko informazioa Fundazioak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikideek ez dute jakingo haren berri).

– Proiektuak 2018ko urtarrilaren 26ra arte bidal litezke helbide hauetako batera:

josebajakabeka@elkarfundazioa.eus

Joseba Jaka beka
elkar Fundazioa
Portuetxe kalea 88, Igara auzoa
20018 Donostia

(Irakurri +)