2016tik banatzen ditu elkar Fundazioak bere izena daramaten sariak. Urtero ematen du Ibilbideari saria, urte luzez egindako saria nabarmentzeko kolektibo bati ematen zaion saria. Bi urtetik behin ematen du, Proiektuari elkar saria, kultur egitasmo bat martxan jarri, edo aurretik martxan den baten garapenerako laguntza emateko. Era berean bi urtetik behin banatzen da Joseba Jaka beka kultur sormen bat laguntzeko. (Irakurri +)
Elkar Fundazioak Joseba Jaka bekaren beste deialdia bat jarri du martxan, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, ondorengo oinarrien arabera:
- Deialdi honetara, musika lanak sortu eta grabatzeko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka deialdia kantak sortu eta diskoa grabatzeko da.
- Parte hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu:
- Egin nahi duen sormen lanaren azalpena, 1-3 orri bitartekoa, egin nahi den proiektuaren aurkezpena eginez.
- Egin nahi den lanaren lagin bat, gutxienez kantu biko grabaketa.
- Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Fundazioak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikoek ez dute jakingo haien berri).
- Proiektuak, 2021eko abenduaren 31ra arte bidal litezke helbide hauetako batera: