Karmele Mitxelena eta Goio Ramos dira Zubikarai sariaren irabazleak

Bi idazleren artean ex-aequo banatu da aurten Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Hogeita hamabi lan aurkeztu dira guztira, batez besteko oso maila onarekin gainera, eta besteak beste horregatik bi proiektu saritzea erabaki du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak: Karmele Mitxelena oiartzuarraren “Zoriontasuna, edo antzeko zerbait” eta Goio Ramos basauriarraren “London Calling”. Bien artean banatuko da zortzi mila euroko saria, eta bien lanak argitaratuko dira datorren urtean, orain proiektu direnak amaitutakoan. Saria atzo arratsaldean eman zitzaien, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak jardunaldien barruan, eta ekitaldi berean aurkeztu zen iazko proposamen irabazlearen emaitza: Patxi Zubizarretak idatzitako “Loak ezkutatzen duena” eleberria. (Irakurri +)

Karmele Mitxelena, Mikel Zarate sariaren irabazle

Karmele Mitxelena

Karmele Mitxelena Etxebestek idatzitako Marrubizko uda nobelak irabazi du 2022ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko du. (Irakurri +)