 elkar-en  beti  pentsatu  dugu  komikia  historiak  kontatzeko  tresna  edo  modu  baliogarria  izateaz  gainera,  entretenimendurako  aukera  ona  dela.  Beti  egin  dugu  komikiaren  aldeko  apostua,  nahiz  eta  jakin  ez  duela  irakurle  gehiengoaren  babesa.

Hala ere, azken urteetan komikiak igoera nabarmena izan du. Horregatik, eta komikiaren aldeko gure apostua berresteko asmoz, komiki txoko gisa ezagutzen diren espazioak sortu ditugu hainbat elkar dendetan. Bertan, aurkituko duzu komiki europarraren, amerikarraren, mangaren, etab.en hautaketarik onena; eta, jakina, Euskal Herrian ekoitzitako komikia, arreta berezia jarriz euskaraz editatutakoa. Hala, bederatzigarren arteaz gozatzeko beste aitzakia bat izango duzu.
Aurten, aurrenezkoz, martxoaren 5ean, komikiaren eguna ospatuko da. Gu ere egitasmo horretara gehituko gara eta elkar dendatan komiki bat edo gehiago erosi eta gutxienez 25 euroko gastua eginez gero, Gaston-ek sorturiko Beti Berdin taberna koronabirusarekin garaian komikia oparituko dizugu (euskaraz): pandemiaren kronika umoretsu bat, taberna xelebre hau zapaldu ohi duten pertsonaien bitartez.

 Español
 Español