Deialdi honetara, eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu.
Proiektuak urriaren 13 arte bidali ahal izango dira Ondarroako udaletxera bide telematikoak baliatuta ondarroa.eus bidez nahiz udal erregistro orokorrean aurkeztuta – Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (Kanttoipe kalea, 3, behea –946 833 672– orokorra@ondarroa.eus).