Augustin Zubikarai nobela saria bekaren oinarriak

  1. Deialdi honetara, eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
  2. Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu.
  3. Proiektuak urriaren 13 arte bidali ahal izango dira Ondarroako udaletxera bide telematikoak baliatuta ondarroa.eus bidez nahiz udal erregistro orokorrean aurkeztuta – Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (Kanttoipe kalea, 3, behea –946 833 672– orokorra@ondarroa.eus).

Partehartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu atxikitako dokumentuetan:

a. Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, bi mila eta sei mila karaktere bitartekoa, egoki  iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab.

b.Idazlanaren lagina edo erakusgarria, hamabost mila eta berrogei mila karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena.

c.Egilea identifikatzeko datuak: izen-abizenak eta nortasun agiria (beharrezkoa denean, inprimakia beteta). Eta egilearekin harremanetan jartzeko bideak: helbidea, posta elektronikoa eta  telefonoa. Egileei buruzko informazioa udalak gordeko du erabakia hartu arte. Egileak ez du bere  nortasuna agerian utz dezakeen ezer idatziko ez laginean ez azalpenean, ez eta agiri horietako ezaugarrietan ere.

    4.Udalak izendatutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle urriaren 31 baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak.

   5. Udalak izendatutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle urriaren 31 baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak.

  6. Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlan amaitua Ondarroako Udalari helarazteko. Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, liburua osatzeko adina izan beharko du: 150.000 karaktere, gutxienez. Egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango balu, epaimahaikoei eman beharko lieke horren berri eta haien onespena jaso. Horrez gain, lanaren martxaz jakinaren gainean edukiko ditu antolatzaileak.

 

  7. Idazleak bere lana entregatuko ez balu, edo idazlan horren izaera eta kalitatea, epaimahaikoen iritziz, proiektuan azaldutakoen aldean nabarmenki kaxkarragoak balira, idazleak itzuli egin beharko luke jasotako dirua.

 

  8. Beka jasotako idazlanaren jabetza egilearena izango da. Alabaina, lan horrek ezingo du beste inongo beka edo saririk jaso, ez laguntzaren aurretik ez eta ondoren ere, argitaratu osteko sariak izan ezik. Elkar argitaletxeak argitaratuko du idazlana, eta egile-eskubideak ohiko moduan ordainduko dizkio egileari. Epaimahaiak onespena ematen duenetik hiru hilabeteko epean kaleratu beharko da liburua, eta bertan bekaren aipamena egingo da nahitaez.

 

  9. Beka-deialdi honetan parte hartzeak bertako oinarriak ontzat ematea dakar. Horien ulermenean zalantzarik balego, antolatzaileei dagokie erabakitzea.

AZKEN OINARRIA: Testu honen jatorrizkoa euskaraz idatzia dela kontuan izanik, hura hartuko da aintzat euskarazko eta gaztelaniazko bertsioen artean interpretazio-auzirik sortuz gero.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina