Oier Guillan: “Errealitatearen eta fikzioaren arteko mugekin esperimentatzen nabil beti, artea ekintza bilakatzeko xedez”

VHS izeneko nobela kaleratu du Oier Guillanek Susaren eskutik. Konfinamenduak edizio-lan betean harrapatu zuen, eta kontatu digunez, irrikaz dago liburuko pasarteak jendaurrean eta zuzenean irakurri ahal izateko; izan ere, berarentzat “hor osatuko baita liburuarekin esperientzia, jendearekin”.

Has gaitezen izenburutik beretik: VHS deitu diozu nobela honi. Niri behintzat, berehala ekarri dit gogora iragana, iraganaren aldaera berezi bat: norberak bizi izan duen arren oso aspaldikoa dirudiena.
Izan daiteke. Liburuan dena da jolasa, errealitateen eta fikzioen arteko ispilu joko bat, eta titulua hori ere bada: batetik, ondo esan duzun moduan, iraganarekiko sentimendu bat islatzen du. Batzuetan saiatzen gara oroitzen gure bizitzetan garrantzitsua izan den une bat, eta konturatzen gara akaso sentsazio orokorrak gogoratzen ditugula, baina ez hitz, usain edo kolore zehatzak. Iragana oroitu nahian, batzuetan sentitu izan naiz VHS zinta zahar bat eskuetan edukiko banu bezala: zeozer oso baliotsua dago bertan grabatuta, baina dagoeneko formatu zaharkitua denez ez dago hura ikusteko aparatua lortzerik. Bestetik, liburuko ispilu joko horretan VHS bada zeozer gehiago ere, baina ez dut spoilerrik egingo… (Irakurri +)

Oier Guillan: “Lan egiteko modu eta diziplina artistiko ezberdinetatik gatoz, baina oso sentsibilitate antzekoekin.”

Arg. Ibai Arrieta_zuzenean 05

Argazkilaria: Ibarri Arrieta

Aurretik ezagutu arren, bostek batera lan egin duzuen lehen aldia da. Nolakoa izan da elkarlana?

Gertukoa, zintzoa, erraza. Lan egiteko modu eta diziplina artistiko ezberdinetatik gatoz, baina oso sentsibilitate antzekoekin.

Emanaldia belaunaldien arteko zubia dela esan daiteke?

Ez dakit, guk Artzeri dagokionean nahiko modu pertsonalean bizi izan dugu proiektua. Metrokoadroka-koek aspalditik ezagutzen dugu Artze: 1995etik 2005era sarritan kolaboratu zuen Mikelazulo kultur elkartearekin (gu hango partaide ginen orduan, eta egun), Hatsaren poesia egunean urte luzez elkartu izan gara, gure hasierako emanaldiak ikusi zituen, eta hasierako garai haietan sarritan errezitatzeko moduei buruzko aholkuak eman zizkigun. Guretzat bere poesia eragin handia izan da, batez ere ahozkotasunarekin duen harremanagatik, bere poetikaren performatibitatea eta errezitagarritasunatik, eta egin izan dituen zuzeneko emanaldiengatik, taldean zein bakarka. (Irakurri +)

“Nola belztu behar zuria” emanaldia Usurbilgo Sutegin

Nola belztu behar zuriaNola belztu behar zuria Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia apirilaren 24an ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, Usurbilgo Sutegin, 22:00etan.

Joxan Artzeren heriotzaren atari dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar argitaletxea) poesia-liburuetako poemak oinarri hartuta sortu zuten iaz Nola beltztu behar zuria emanaldia Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek. Apirilaren 24an ikuskizun hori ikusteko aukera berri bat izango da.

Emanaldia grabatu egingo da, eta udazkenean, DVD formatuan kaleratuko da.

Emanaldiko sarrerak Usurbilgo Lizardi liburu-dendan eta egunean bertan leihatilan eskuratzeko aukera izango da.