Rafa Ruedaren zuzeneko aurkezpena Ahotsenean

Rafa Ruedak udazken honetan kaleratu du bere bosgarren diskoa: Hiri kristalezkoa. Hiria ardatz duen lan berri hau Durangoko azokako Ahotsenean aurkeztu du bere zaleen aurrean. Hamar abestiz osatutako disko honetako hainbat melodia jo ditu, eta Leire Palaciosek egindako hainbat galderei erantzun. Hemen laburpena: 

  (Irakurri +)

Rafa Rueda: “Hiri kristalezkoa XXI. mendeko gizarteari buruzko hausnarketa da”

Hiria kontzeptu beti modernoaren gainean eraiki du Rafa Ruedak bere disko berria, Hiri kristalezkoa. Jaime Nieto, Txus Aranburu eta Julen Zulaika musikariekin, Leire Bilbao, Harkaitz Cano eta Gotzon Barandiaran idazleen eta Miren Amuriza, Unai Iturriaga eta Arkaitz Estiballes bertsolarien berbekin, Malen Amenabar artista plastikoaren iruditeriarekin, hasi eta amaitu entzuteko lan kolektiboa borobildu du musikari nekagaitz honek.

Hiri kristalezkoa deritzo disko berriari Rafa. Zer da Hiri kristalezkoa?

Hiria aitzaki, musika, hitza eta irudia biltzen duen XXI. mendeko gizarteari buruzko hausnarketa da. Jakinda hemendik gutxira munduko populazioaren ehuneko handi bat hirietan bilduko dela, aitzaki ona iruditu zitzaidan “Hiria”ri berari, gizarteari eta, batez ere, pertsonari heltzeko. Musika guztiak nik sortutakoak izan arren, lan kolektiboa denaren sentsazioa dut. Testuak, irudiak eta musika indar handikoak dira, musikariek sekulako inplikazioa izan dute eta ekoizle artistikoak oso ondo bideratu du lana. Horregatik diot lan-kolektiboarena. Nire lana besteon ekarriek disko zelan birildu zezaketen asmatzea izan den sentsazioa du. (Irakurri +)