15. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako sari banaketa

Sari banaketa ekitaldiko talde-argazkia.
2023ko maiatzaren 6an egin genuen 15. elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia, Donostiako alde zaharreko elkar liburu-dendan. Bertan izan ziren, edizio honetako sarituak eta baita beraien familiako kideak ere. Guztiak pozik agertu ziren ekitaldira, sariak jasotzeko gogotsu.
Aurten ere partaidetza izugarria izan da. Izan ere, 8.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte: 3.100 ipuin jaso ditugu, 4.300 ilustrazio eta 1.100 komiki, gutxi gora behera. Gainera, beste urte batez jasotako lanen maila oso altua izan da.
Saria jasotzen lehenak, gaztetxoenak izan ziren, alegia, Esti Vivancok idatzitako Nora joan da Nora? ipuina ilustrazio bilakatu behar zutenekin:
ILUSTRAZIOA (A MAILA) | ILUSTRAZIOA (B MAILA) | ILUSTRAZIOA (C MAILA) |
1. saria Maddi Garai (Iurreta) |
1. saria Nile Intxaurbe (Bilbo) |
1. saria Alaiñe Sedano (Donostia) |
2. saria Nora Rodriguez (Leioa) |
2. saria Iraia Garro (Tolosa)
|
2. saria Markel Lekube (Loiu) |
Ondoren, Alex Orbek egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatutakoek jaso zuten saria:
IPUINA (D MAILA) | IPUINA (E MAILA) |
1. saria Itsaso Barreto (Irun) |
1. saria Kattalin Arabolaza (Oiartzun) |
2. saria Beñat Arana (Iruñea) |
2. saria Irati Ugaldea (Etxebarria) |
Kategorietako sariekin amaitzeko, komikietako irabazleek sariak jaso zituzten:
KOMIKIA (F MAILA) |
1. saria Isabel Rojas (Irun) |
2. saria Ainhoa Martinez (Erandio) |
Azkenik, urtero bezala lehiaketa honetan kolaboratu duten Laboral Kutxa eta Irrien Lagunak-ek emandako sariak banatu genituen. Hauek zozketa bidez aukeratzen ditugu, parte-hartzea eskertzeko asmoz:
LABORAL KUTXAk emandako sariak | IRRIEN LAGUNAK-ek emandako sariak |
Ikasgela guztiarentzat txango baterako dirulaguntza Daniel Prades (Labastida) |
Harpidetza Malen Gracia (Gasteiz) |
Alaitz Balzategi (Arrasate) |
Odei Arce (Donostia) |
Markel Suescun (Altsasu) |
|
Ikasgela guztiarentzat ikuskizuna Nora Bikandi eta Noa Barainka (Lekeitio) |
Eskerrik asko aurtengo edizioan parte hartu duzuen ikasle eta ikastetxe guztiei.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Apirilak 2: Haur eta gazteen liburuaren eguna / 2 de abril: Día del libro infantil y juvenil
- Joan Mari Irigoien idazlea hil da →