Joan Mari Irigoien idazlea hil da

Joan Mari Irigoien
Argazkia: Jon Urbe (Foku)

Joan Mari Irigoien idazlea hil zen atzo 74 urte zituela, endekapenezko gaixoaldi luze baten ondorioz. Obra miresgarria ekarri zion euskal literaturari eta bizipoza zabaldu zuen beti ingurukoen artean.

Irigoien Altzan jaio zen 1948an. Ingeniaritza ikasketak egin zituen eta futbolaria ere izan zen, Errealeko bigarren taldean, Egin egunkarian zuzentzaile lanetan aritu zen, irakasle ere aritu zen eta Euskal Telebistarako gidoiak ere egin zituen baina bera batez ere idazlea izan zen bere bizitzan. Urte askoan Elkar argitaletxeko langile izan zen.

 

Argitaratutako liburuak:

Poesia

Hutsetik esperantzara (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa,1975)

Denborak ez zuen nora (Erein,1991)

Hautsa eta maitemina (Elkar, 1998)

Letra txikiaz bada ere (Elkar, 2002)

Biziminaren sonetoak (Elkar, 2004)

Bi urtetako kronika fakultatiboa(2012-2014) (Elkar, 2015).

Txantxanberde kantaria (autoedizioa, 2015)

Sorgin-argien ehizan (Elkar, 2022)

Antologia, XX. mendeko poesia kaierak (Susa, 2002)

Nobelak

Oilarraren promesa (Gero, 1976; Elkar ,2003)

Poliedroaren hostoak (Erein, 1983)

Udazkenaren balkoitik (Erein, 1987)

Babilonia (Elkar, 1989; Elkar 2022)

Consummatum est (Elkar, 1993)

Kalamidadeen liburua (Elkar, 1996)

Lur bat haratago (Elkar,2000)

Ipuin batean bezala (Elkar, 2002)

Odolean neraman (Elkar, 2004)

Orbetarrak trilogia

Bestea da mundua (Elkar, 2008)

Haragiaren gauak eta egunak (Elkar, 2009)

Nor bere bidean (Elkar, 2010)

Ur arreak, ur garbiak (Elkar, 2011)

Arma, tiro, bammm! (Elkar, 2013)

Derbia (Elkar, 2019)

Biografia

Lope Agirre (Lur, 1979)

Gazteentzako nobelak

Bakarneren gaztelua (Erein, 1986)

Apaiz zaharraren gitarra (Elkar, 1996)

Komunista. com (Elkar, 2005)

Pistolak eta epistolak (Elkar, 2014)

Gazteentzako poesia

Metak eta kometak (Elkar, 1994)

Urruneko motorrak mila zaldi (Elkar, 2012)

Sasiak mendia jan (Elkar, 2012)

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina