15. ilustrazio eta ipuin lehiaketa abian da

Ezkerretik eskuinera: Esti Vivanco (ipuinaren egilea), Borja Goitia (elkar) eta Alex Orbe (ilustratzailea).

elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak aurrera dirau hamabost urteren muga gaindituta. Aurten 15. aldiz jarriko da martxan elkar Fundazioak haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen lehiaketa hau. Urtero bataz beste, Euskal Herriko txoko ezberdinetako 10.000 haur eta gazteek hartzen dute parte, ilustrazioak, ipuinak eta komikiak bidaliz.

Aurten, Esti Vivancok idatzitako Nora joan da Nora? ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek. Koxkorragoek, berriz, Alex Orbek sortutako ilustrazioan oinarritu beharko dute beraiek sortutako ipuina. Azkenik eta nobedade gisa, aurten lehiaketako helduenek, bi aukera izango dituzte: Alex Orbek hasitako komikiari jarraipena ematea edo beronen gaia mantenduz, hau da, txango bat, komikia hasieratik sortzea.

Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sari ederrez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak izango ditugu aurten ere. Alde batetik, Laboral Kutxak bi ikasgelarentzat saria emango du; bestetik, Irrien Lagunen Klubak ikuskizun batekin sarituko du ikastetxe parte-hartzaileetako bat.

Ipuinak, ilustrazioak eta komiki ala binetak aurkezteko apirilaren 20a bitarteko epea egongo da.

Informazio gehiago behar izanez gero jo, mesedez, elkar.eus atarira, idatzi lehiaketa@elkar.eus helbidera edo dei egin 943 310 301 telefono zenbakira.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina