50.Durangoko Azokaren azken egunak eman duena

Amaitu da 50. Durangoko Azoka. Itxi ditu ateak hurrengo ediziora arte. Ederra izan da, kulturaz gozatzeko aukera paregabea, bost egun ekintzaz eta aurkezpenez betetea, baina hau ere amaitu da. Guk ere utzi dugu azoka atzean eta datorren urtekoari begira jarri gara dagoeneko. Gaurko eguna azkena izanagatik, ez da lasaiagoa izan. Jende asko hurbildu da azokara eta gaur gainera Joseba Jakaren lasterketa eguna izan da. Beti moduan, hemen duzue gaurko egunak eman duenaren laburpena.

Hau da gaurko egunaren argazki bilduma:

50.Durangoko Azoka - Azken eguna

Azken eguna da baina ikuskizunak eta zuzenekoak ez dira falta izan.

Saguganbaran Kontu Kantari txotxongilo taldeak, ikuskizun ederra eskaini du. Bertaratutako haurrak dantzatzera ere animatu ditu.

Gaur azokan parte hartu duten musikariekin egindako playlista da hau:

Amaitzeko, eta honela 50. Durangoko Azokari amaiera borobila emateko, honelako balorazioa egin du elkar-ek:

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Utzi zure Iruzkina