Argizaiola saria euskararen alde egindako inurriei

Gerediaga elkarteren sortzaileak

Iazkoan, Argizaiola saria Gerediaga elkarteko sortzaileentzat izan zen

Gerediaga Elkarteak gaur iluntzean emango du urtero Durangoko azokan ematen duen Argizaiola saria. Aurtengoa ez da ohikoa izango Gerediagak ez baitio pertsona bakarrari emango baizik eta talde bati. Zehazki, euskararen alde gau beltza deituriko urte txarretan benetan argia izan ziren inurriei. 

Omendutako inurriak milaka izan daitezkeen arren, Gerediagakoek sei aukeratu dituzte, Hego Euskal Herriko probintziako bana, Ipar Euskal Herriko beste bat eta seigarrenak diasporan egindako lana islatzen du:  Justo Alberdi, Jose Ramon Zengotitabengoa, Jaime Albillos, Kepa Mendia, Mari Carmen Belaza eta Pantxika Erramuzpe.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Utzi zure Iruzkina