Aldez aurretik ere erne begiratua zion zahartzaroari Arantxa Urretabizkaiak (Donostia, 1947), kritiko, eta urteotako nobeletan ere bistaratu izan du hari buruzko gogoetarik. Orain, ordea, diferente aritu da, ideiok «fikzioz mozorrotu gabe». Zahartzaroaren maparen bila saiakera eman du, Pamielarekin. (Irakurri +)
Eneko eta Ibai Iztueta Azurmendi anaien estreinako lana da Kontua eta Zikina. Sei eskutara eginiko lana da, Aritz Vieites ilustratzailearekin batera. Enekorekin hitz egin dugu. (Irakurri +)
Maitena Illarramendik eta Iñigo Sarasolak Kateriñe ondu dute. Sarasolak irudietan jaso du Illarramendik kontatu nahi zuen istorioa: zauri kolektibo baten kontakizuna. (Irakurri +)
Olatuak sutzen direnean Haritz Larrañaga Altunaren lehen eleberria da. Autobiografiari fikzio ukituak emanez Euskal Herriko historia hurbila gogoratzeko memoria ariketa egin du askatasunaren bila ari diren bi anaiaren kontakizuna harilkatuz: Lizarrek askatasuna itsasoan bilatzen duen bitartean, Imanol borroka armatuari lotuko zaio. (Irakurri +)





