Jule Goikoetxea politologoak Demokraziaren pribatizazioa saiakera-liburua aurkeztu du, eta aurtengo Durangoko azokara lan honekin gerturatu da. Ahotseneak antolatutako egitarau mardularen barruan, lehen egunean, solasaldia eskaini zuen. Jendez beteriko aretoan, Goikoetxeak bere lanean landutako gai sakonari buruz aritu zen. Ondorengo bideo errenkadan laburbiltzen da bertan esandakoa:
5. Kapitulua – Euskal lurraldea federala, nazioa eta autodeterminazioa. Kapitulu honek balio du ezinbestean ulertzeko zein arauenpean bizi garen.
Enekoitz Esnaolak Luhuso – ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna kazetaritza-liburua kaleratu du Durangoko azokarako Elkar, Berria eta Jakinek sortutako Aleka bildumaren barruan. Azokaren lehen egunean Areto Nagusian aurkeztu zuen Martxelo Otamendi lagun zuela:
Zer da Aleka bilduma?
Rafa Ruedak udazken honetan kaleratu du bere bosgarren diskoa: Hiri kristalezkoa. Hiria ardatz duen lan berri hau Durangoko azokako Ahotsenean aurkeztu du bere zaleen aurrean. Hamar abestiz osatutako disko honetako hainbat melodia jo ditu, eta Leire Palaciosek egindako hainbat galderei erantzun. Hemen laburpena:
Ruper Ordorika kantaria eta Guria ostatuan bere azken diskoa sarituak izango dira gaur gauean Donostiako Musikenen banatuko diren Musika bulegoa sarietan.
Diskoak duen kalitate maila altuak eta artistaren ibilbide sendoa izan dira hizpide saria erabakitzeko unean.
Elkar diskoetxeak poz handiarekin hartu du albiste hau, eta berri hau aprobetxatu nahi du eskerrak emateko epaimahaiari aukeraketa asmatua izan delako.
Zorionak, Ruper Ordorika! (Irakurri +)
Koldo Izagirrek Xabier Leteren obra poetikoa batu du Elurra ikusi dut izenburupean. Poema eta kanten bilduma kronologikoaz gain, autorea ezagutzeko baliabide gehiago ere badakartza antologia honek: biografia, nabigazio tematiko ebolutiboa egiteko aukera eta Xabier Lete ulertzeko saiakera artikulua.
Xabier Leteren ahotsa –naturala nahiz grabatua– ezagutu zuenari, ekidinezina gerta dakioke galdera: bereiz al litezke kantagilea eta poeta? Izan ote litezke poemak kanta eta kantak poema? Halaxe dio Elurra ikusi dut-eko hitzaurreak: “Zenbait batzuek pentsatuko dute Xabier Lete poeta dela, agian, kantu nostalgikoak dauzkalako. Bestetzuek uste lezakete, agian, poema antologia batean ez dutela lekurik kantuek…”.
Zaila da kantagilea eta poeta bereiztea, baina ez dago Bob Dylanen eta literaturaren Nobel sariaren polemikara makurtu beharrik, poesiaren eta kantuaren arteko aldagarritasun horixe bailuke Letek, baliorik preziatuena. Koldo Izagirreren hitzetan, “poetek eta bertsolariek oro har ez duten herri kutsua du kantu-letrak egiteko, eta kantagileek oro har ez duten kutsu lirikoa du poemak egiteko”. Are. Kantak ala poemak izan, “bilakaera berdina antzematen da, bai gaietan, bai eta estiloan ere”. Horra hor, osotasun berean hartzeko taxuzko arrazoi bat. (Irakurri +)