Arantxa Urretabizkaia: «Jendeak bizi nahi du, baina zahartu gabe»

zahartzaroaren maparen bila - Arantza UrretabizkaiaAldez aurretik ere erne begiratua zion zahartzaroari Arantxa Urretabizkaiak (Donostia, 1947), kritiko, eta urteotako nobeletan ere bistaratu izan du hari buruzko gogoetarik. Orain, ordea, diferente aritu da, ideiok «fikzioz mozorrotu gabe». Zahartzaroaren maparen bila saiakera eman du, Pamielarekin.   (Irakurri +)

Eneko eta Ibai Iztueta: “Euskal pop noir etiketa batuketa bat baino gehiago izan nahi luke”

Kontua eta zikina (Komikia) - Karrikiri Euskal DendaEneko eta Ibai Iztueta Azurmendi anaien estreinako lana da Kontua eta Zikina. Sei eskutara eginiko lana da, Aritz Vieites ilustratzailearekin batera. Enekorekin hitz egin dugu. (Irakurri +)

Maitena Illarramendi: “Goikoek mugitzen dituzte fitxak; guk, odola”

kateriñe - Maitena Illarramendi / Iñigo Sarasola SarasolaMaitena Illarramendik eta Iñigo Sarasolak Kateriñe ondu dute. Sarasolak irudietan jaso du Illarramendik kontatu nahi zuen istorioa: zauri kolektibo baten kontakizuna.    (Irakurri +)

Aitziber Etxeberria: “Nire beldurrik handiena zen eraiki dudan gizarte berri hori sinesgarria izatea”

reset - Aitziber Etxeberria GarroReset nobela distopikoa kaleratu berri du Aitziber Etxeberriak (Zarautz, 1973). Zientzia fikzioan murgildu da egilea, gaurkotasun handiko gaietan sakontzeko. (Irakurri +)

Maixa Zugasti: “Ikasle asko ikusi ditut egunero infernua bizitzen”

zozabarrak - Maixa Zugasti MuñoaNerabeei zuzendutako eleberria da Maixa Zugastiren azken lana, Zozabarrak. Eskolaren baitan gertatutako jazarpen kasua kontatzen da bertan.

Zergatik hautatu zenuen gai hau?

Idaztean, niretzat garrantzitsuak diren gaiak aukeratzen ditut. Kasu honetan, irakasle lanean bizitakoa izan dut abiapuntu. Ikasle asko ikusi ditut egunero infernu hori bizitzen, neurri batean edo bestean. Uste dut gizarte osoak erantzukizunez jokatu behar duela; jarrera horiek irmotasunez gaitzetsi, eta neurriak hartu. Literaturak bizitza agertzen du eta hori izan da nire helburua. (Irakurri +)

Haritz Larrañaga Altuna: “Geure historia geuk bizi izan dugun moduan kontatzeko eskubidea eta betebeharra dugu”

olatuak sutzen direnean - Haritz LarrañagaOlatuak sutzen direnean Haritz Larrañaga Altunaren lehen eleberria da. Autobiografiari fikzio ukituak emanez Euskal Herriko historia hurbila gogoratzeko memoria ariketa egin du askatasunaren bila ari diren bi anaiaren kontakizuna harilkatuz: Lizarrek askatasuna itsasoan bilatzen duen bitartean, Imanol borroka armatuari lotuko zaio. (Irakurri +)