Banpiro istorio zirraragarri bat

argixorginArgixorgin, Joseba LarratxeBatek ez daki banpiro eta sorgin istorioek zenbateraino sortzen duten beldurra, eta noraino ez ote dauden folklore bihurtuta; nolanahi dela, bistan da erakargarriak izaten jarraitzen dutela, bai zineman bai literaturan, batik bat gazte jendearentzat. Hala ere, egia da euskal literaturan gutxi samar landu izan direla terrorezko kontakizunak gazteentzat. Azkenaldiko lanen artean Asier Mendozaren Beste gu aipa genezake, Jon Eugiren Zortzi ipuin gotiko, eta hemen komentatzera goazena: Argixorgin, Esti Vivancok eta Joseviskyk eskuz esku sortu duten nobelatxo bikaina.

Gazteak dira egile biak. Esti Vivanco idazlea 1989an jaio zen Bilbon, eta hauxe du argitaratzen duen lehen lana. Joseba Larratxe “Joseviskyirundarra, berriz, 1985ean sortua da, komikian nahiz ilustrazioan bere trebetasuna erakusten ari dena.

Eta zer kontatzen du Argixorgin honek? Genero bat baino gehiagoko osagaiak ditu liburuak. Protagonista aurkezten zaigu hasieran, Illare, neskatxa lotsati bat, ahoskatzerakoan arazoren bat duela-eta gorriak ikusten dituena, ikaskideek barre egiten diotelako. Konplexu bat gainditu behar duen gaztearen gaia daukagu hor, batetik; bulling-aren itzala, bestetik. Illarek, zorionez, badu adiskide min bat, Nikole, zailtasun guztien aurrean lagunduko diona, baita maite duten gurasoak ere. Hain zuzen, gurasoek ekarriko diote logopeda bat, Agate, ahoskatze arazo hori konpontzen laguntzeko. Ederra bezain liluragarria da Agate, baina hura etxean sartu bezain laster igarriko dio Illarek zerbait okerra… (Irakurri +)

Ruper Ordorika: “Sasoi hobeetarako utzi dut ezkortasuna”

Ruper OrdorikaDionisio Cañasen poema batetik hartu du Ruper Ordorikak disko berriaren izenburua, Lurrean etzanda. Bizitzak eskaintzen dituen gauza ederrez gozatzeko –adiskidetasuna, maitasuna, natura…– eta haren ifrentzuarekin –gizaki ororen zalantzak, ikarak…– elkarbizitzen jakiteko gonbita dira Ordorikaren kantuak.

Arreta deitu dit azken hiru diskoen izenburuek naturako erreferentziak dituztela (haizea, hodeiak, lurra). Horrek, eta hirurek nolabait gordetzen duten batasun tematikoak, trilogia bat osatzen dutela pentsatzera eraman dezake.

Ez da nire asmorik izan, ez daukat horrelako ahalmen taktikorik, baina beste aldera esango nizuke baietz, azken urteetan beste esparru batean sartzen ari naiz kantugaietan, eta litekeena da egotea horrelako harreman bat… Polita da esaten duzuna. Niretzat natura da umeak marrazten duen orriaren alde hori, non agertzen den zeru bat, eguzki bat, mendi bat… hori da da gure kantuak bizi diren tokia.

“Hemen dago, heldu da eguna, pozik izan, heldu da”, dira diskoko lehen hitzak. Aurreko diskoetan bezala, bizitza berri bat hasi duenaren lilura islatzen da kantu askotan, bizitzaren ospakizun neurtu eta sosegatu bat.

Ez daLurrean etzandakit nori entzun diodan berriki esaten ezkor izateari utzi egin diola harik eta sasoi hobeak iritsi arte. Nik ere garai hobeetarako utzi dut pesimismoa. Sasoi oso ilunetan ez zait ateratzen horretan sakontzea. Orain badugu aski kezkarik inguruan. Aspaldian ari naiz hain logizistak ez diren testuen atzetik. Eta musikan,  berba jakin bati hain lotuak ez diren giroen atzetik. Hitzari doinua gehituz gero halako zoriaz sortzen den hirugarren gune baten bila nabil, barruko gauzak esan ahal izateko. (Irakurri +)

Alaine Agirreri elkarrizketa “Odol mamituak” liburuari buruz

Odol mamituak

Alaine AgirreAlaine Agirrek ere bere lan berria aurkeztu du Durangoko azokako Ahotsenean. Oraingo honetan, bi idazlek egin diote elkarrizketa: Edorta Jimenezek eta Txani Rodriguezek. Odol mamituak liburuari buruz aritu dira hirurak.

 

 

 

 

 

 

Zergatik aukera duzu gai hau?

  (Irakurri +)

Joxemari Sors: “liburuak gure herriaren ikuspegi zabal bat eskaini nahi du”

Joxemari SorsEuskal HerriaEuskal Herria liburuak duela egun gutxi ikusi du argia elkar Fundazioaren eskutik. Lau liburuki kaleratu ditu, bakoitza hizkuntza batean: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa. Liburu honen bitartez, elkar Fundazioak Euskal Herriari “herri” bezala begiratu nahi izan dio, paisaiari, naturari, historiari eta kulturari erreparatuta. Liburu honen nondik norakoak hobeto ezagutzeko, elkar Fundazioko Joxemari Sors-engana jo dugu.

 Zer aurkituko du irakurleak Euskal Herria liburuan?

Euskal Herria liburuak “herri” bat garela aldarrikatu nahi du, hau da, existitzen garela. Liburu honen bidez, “herri” honen inguruko ikuspegi zabal bat eskaini nahi zaio irakurleari. Argazki ikusgarriekin eta testu erakargarriekin irakurlearengan interesa piztu nahi izan da; herri hau hobeto ezagutzeko interesa transmititu.

elkar Fundazioaren proiektua izan da. Zein helbururekin egin du Fundazioak liburua?

Liburu honen bidez elkar Fundazioaren misioa eta baloreak modu ikusgarrian zabaldu nahi izan dira. Kasu honetan, Euskal Herriaren ikuspegia elkar Fundazioaren argitaletxe baten bitartez ekoiztu da, Sua edizioak-en bidez. (Irakurri +)

John Andueza idazlea Ahotsenean

John AnduezaSan Fferminetan LesakanUrte batzuk pasa dira John Anduezak gazteentzako lehenengo liburua kaleratu zuenetik. Larunbatean Bukowskin liburuarekin egin zuen salto Anduezak literatur mundura, eta geroztik beste bi liburu ere argitaratu ditu: San Ferminetan, Lesakan udaberrian aurkeztu zuen; eta duela aste gutxi Prime-time misterioz beteriko eleberri beltza plazaratu zuen.

Gaur Durangoko azokako lehenengo egunean, Gazteen egunean, Ahotsenean izan da San Ferminetan, Lesakan liburu dibertigarri eta aldi berean alaia aurkezten. Landako gunearen aurrean dagoen aretora gazte ugari gerturatu da, eta John Andueza gustura aritu da liburuaren nondik norakoak kontatzen eta ikasleen galderak erantzuten.

 

  (Irakurri +)

Durangoko Azokak Anuntxi Aranari emango dio Argizaiola saria

Anuntxi AranaAnuntxi Arana antropologoak jasoko du aurten Durangoko Azokako Argizaiola saria. Anuntxi Arana (1947 – Luiaondo Aiara), frantses filologian lizentziatua, AEKko irakasle izan da Baionan, EHEko kidea eta Bortizkeria sexisten aurkako kolektibo feministan ibilitakoa da.

Gaur egun, Angelun (Lapurdi) bizi da. Euskal mitologia ardatz, antropologian burutu ditu bere lan idatziak. Lehen hurbilketa Baionan egin zuen Diplôme universitaire de Basque ikasketen barruan, eta 1985ean Haranburu Altuna argitaletxeak argitaratu zion memoria gisa aurkeztutako lan hura, Bidarraiko Harpeko Saindua: erritu eta sineste zaharrak izenburupean.

Ipar Euskal Herriko mitologia aztertzen lehena izan zen Jean Francois Cerquand. XIX. mendeko grafian Cerquand-en egindako lana berridatzi eta garaietara egokitu zuen 1986an Anuntxi Aranak eta bi liburutan argitaratu zen: Jean François Cerquand bilduma – Ipar Euskal Herriko Legenda era Ipuinak. 

Hala ere, bere lan nagusia 1996an egin zuen: Bordeleko Uniabertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin zuzendutako doktorego tesia Orozko Haraneko kondaira mitikoak, bilduma eta azterketa izenekoa. 

Ipar Euskal Herrian euskaraz defendatu zen lehenengo tesia izan zen. Baina Aranak berak zehazten du Jasone Salaberriaren tesia ere berearekin batera, garai berdinean, defendatu zela.

Gaur egun, eskuartean, hilak, arima herratuak eta mitologia lotzen dituen lana prestatzen ari da udaberrian argitaratzeko. (Irakurri +)